“Antolamendu kolektiboa, ahalduntzea eta intzidentzia politikoa sustatzea lurraldearen defentsan eta ingurumenaren kontserbazioan parte-hartze ekitatiboko prozesuen bidez, III. fasea.”

 

Laburpena: Ixil eskualdeko jatorrizko herriek gidatutako lurren erregularizazio-prozesu baten jarraipena da proiektu hau, 2015. urtean hasitakoa. Beren autonomian aurrera egiteko, antolamendu kolektiboa sustatzea planteatzen da, bereziki azpimarratuz emakumeen ahalduntzea, betiere lurraldeari buruzko erabakietan parte hartzeko aukera izateko moduan. Erregularizazio-prozesuan aurrera egiteko asmoz, Ixil eskualdeko 9 komunitatetako 225 emakumeren eta 196 gizonen gaitasunak sendotuko dira, eta, hori horrela, intzidentzia eta elkarrizketarako gaitasunak eskuratuko dituzten ekintza-estrategia gisa, baita Rio Bañado eta Pico de Oro sektoreetako prozesu juridikoei jarraipena emateko ere. Horrekin batera, ingurumenaren kontserbazioa eta toki-kontsumoa sustatuko dira, inguruko ingurumen-errealitateari erantzunez.

 

Xede-biztanleria: Ixil eskualdeko 8 komunitate indigenetako 243 emakume antolatu eta 210 gizon.

 

Emaitzak:

E1: Emakumeen egungo zortzi kolektiboak (Ixtupil, Viucalvitz, Xeucalvitz, Trapichitos, Batzchocola, Laguna Batzchocola, Pico de Oro, Acul) sendotu dira eta emakumeen kolektibo berri bat sortu llom komunitatean, zeinak ahalbidetu egiten dien 90 emakume Ixili (komunitate bakoitzeko 10) beren ahalduntze pertsonal, sozial eta politikoan aurrera egitea.

 

E2: Komunitate Indigenen Sareak (17 gizon eta 9 emakume) 9 komunitate indigenetako Nagusien Kontseiluek (61 gizon eta 7 emakume) Komunitate Agenda bat eta Komunitate Garapeneko Plan bat abiarazi dute, non bildu egiten diren komunitatean emakumeen eskubideak sendotzeko estrategiak.

 

E3: Pico de Oro komunitateko eta Río Bañado Sektoreko lurren erregulazioko legezko prozeduran aurrera egin da eta emakumeek lurra baliatzeko eskubidea indartu da.

 

E4: 9 komunitatetako 135 emakumek eta 135 gizonek kontsumo kontziente eta arduratsua sustatu dute, eta ingurumenaren kontserbazioa bultzatu

Finantzaketa:

Donostiako Udala: 49.992,10€

Toki-ekarpena: 19.099,73€

Proiektuaren aurrekontu totala: 69.091,83€

Egikaritzapena: 2019-2020

Kontrapartea: ASAUNIXIL