Ikerketaren Laburpena: “Emakumeen Partaidetzaren Hurbilpena Euskal Bakegintzan - Emakume Bakezale eta Feministetatik Abiatuta, Emakume Latinoamerikarren Esperientzia Lagun

Dokumentu honen helburua bikoitza da, batetik, generoak euskal gatazka politikoan izan duen eraginari buruzko hausnarketa hauspotu nahi dugu, eta, bestetik, emakumeek gatazkan izandako parte-hartzera hurbildu.

Ikerketa hori laburtuz eta bertan lantzen diren zenbait gai aukeratuz osatu dugu beste agiri hau, erabilgarriagoa eta zabaltzeko errazagoa izan dadin. Orotariko erakunde eta norbanakoei zuzendurik daude lan honen ondorioak: giza eskubideak eta elkarbizitza hauspotzeko lanean dabiltzan erakunde eta norbanakoei, emakumeek gizartean eta politikan modu aktiboan parte hartzea nahi dutenei, garapenerako lankidetza jorratzen dutenei eta herrialdeen artean bizipenak elkartrukatu nahi dituztenei.

 

Laburpena