Jaso informazio guztia hemen

 

Antzerki eta Gorputz-adierazpen tailerra

 

Mugen Gainetik eta Gehitu elkarteak Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren babesarekin aurrera eramaten ari garen "Creados espacios de coordinación entre organizaciones centroamericanas y vascas que trabajan por la defensa de los derechos del colectivo LGTBI+. Fase II" proiektuaren baitan, aurtengo urriko larunbat goizetan burutuko den "Antzerki eta gorputz-adierazpen tailerra" aurkezten dizuegu. 

 

María Vegas-ek dinamizatuko ditu tailerrak

 

Datak: Urriak 3, 17, 24 y 31.

Ordutegia: 9.30-13.00

Kokapena: Gehituko egoitza (Kolon Pasealekua 50, behegaina, Donostiako Gros auzoa)

Partaidetza maximoa: 15 pertsona

Partaidetza minimoa: 4 pertsona

Izen-ematearen kostua: 10 €

 

Mariaren esanetan, hauxe da landuko dena:

 

Lehenik eta behin konfiantzazko eta entzuteko ariketak lantzea da asmoa (talde sentsazioa sortzeko, emakume guztiak eroso eta seguru sentitzeko eta tailerretik zer espero duten pixka bat jakiteko). Helburu hori lortu ondoren, ahalduntzea lantzea izango da hurrengo urratsa: antzerki-jolasaren eta clowneko tresna batzuen bidez, gure gorputzaz eta emozioez gozatu ahal izango dugu, egoera desberdin asko esperimentatu ahal izateko, tailerretik irtetean gure biografia aldatu gabe. Aukera horrek segurtasuna ematen du norberarengan, eta agerian uzten ditu barruan ditugun eta guretzat erabat ezezagunak diren tresna asko.

 

Tailerra emakumeen ahalduntzera bideratuko bada ere, 16 urtetik aurrerako genero guztien parte-hartzea onartuko da.

Parte-hartu nahi baduzu, hementxe duzu izena-emateko idazkia