PRENTSA-OHARRA
 
Espainiako enpresa energetiko handiek euren aplikazio mugikor propioa abiaraziko dute
 
Aplikazio horrek edozein argazki ukitzeko eta errealitatea baino erakargarriago bihurtzeko aukera emango du.
Iberdrola, Naturgy eta Accionak, Espainiako hiru multinazional energetiko nagusiek, euren aplikazio mugikor propioa abiaraziko dute, bezeroentzat nahiz bezero ez direnentzat, eta erabiltzaileari argazkiak ukitu eta errealitatea aldatzeko/eraldatzeko aukera ematen dio, eta horrela, modu atseginagoan ikusi ahal izango du.
 
Hiru multinazionalak proiektu honi bizitza emateko elkartu dira; proiektuaren bitartez atsegin ez ditugun bizitzako egoerak beste modu batean ikusiko ditugu, modu askoz erakargarriagoan ikusiko ditugu, alegia.
 
Aplikazioa Instagramekin bateragarria da, urriaren 20etik aurrera eskuragarri egongo da eta doan deskargatu ahal izango da. Enpresa bakoitzaren iragazki pertsonalizatuak edukiko ditu, eta argazkiei aplikatu ahal izango zaizkie, horren ondorioz emaitza estetiko desberdinak emanez.