BERRIAK
HARROTASUNAREN ANTZERKIA 2021
- Super User
- Ostirala, 26 Azaroa 2021 00:00
HARROTASUNAREN ANTZERKIA 2021 Esnatu Naiz kabaretaren 4 emanaldi Harrotasunaren Antzerkia programaren barruanHarrotasunaren Antzerkia bueltan da! Gehitu eta Mugen Gainetik elkarteek sortutako programa honek LGBTI+ kolektiboaren eskubideak sustatu nahi ditu antzerkiaren bitartez. Eta aurten, Elur Etxearen Esnatu Naiz kabareta babestu nahi du. 4 emanaldi eskainiko ditugu abenduan. Datak, hauek dira: – Abenduak 9, osteguna: Donostia. Doka. 20:00tan – Abenduak 10, ostirala: Laudio. Faktoria. 20:30etan – Abenduak 17, ostirala: Gasteiz. Baratza aretoa. 20:00tan – Abenduak 18, larunbata: Bilbao. La Fundición aretoa. 19:00tan Gozatu Harrotasunaren Antzerkiaz! Gora kabareta!!! Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzarekin
Emanaldiei buruzko informazio zehatza: – Abenduak 9, osteguna: Donostia. Doka. 20:00tan. Sarrera doan. Gonbidapenak emailez eskatu behar dira This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it. helbidera emaila idatziz. – Abenduak 10, ostirala: Laudio. Faktoria. 20:30etan. Sarrera: 7€ (5€, Faktoriako bazkideentzat) – Abenduak 17, ostirala: Gasteiz. Baratza aretoa. 20:00tan. Sarrera: 7€ – Abenduak 18, larunbata: Bilbao. La Fundición aretoa. 19:00tan. Sarrera: 10€
|
SINOPSIA
Elurrek Londresko The Pink Flamingo klubean egiten du lan. Dantzatzeaz eta kantatzeaz gain, bere showa izatea lortu du eta gauero jende asko joaten da bera ikustera. Harrigarria izan da Elurren eraldaketa. Izan ere, duela 10 urtera arte baserrian bizi zen bere familiarekin. Nola demontre lortu du baserritan euskaldun honek modako trans artista izatea Londresen? Zer bizipen izan ditu Elurrek azken 10 urte hauetan? Eta zergatik da Beyoncé guzti honen erruduna?
Esnatu Naiz antzerkia, dantza eta musika nahasten dituen showa da. Identitatea, giza-harremanak eta sexualitatea ditu hizpide, besteak beste, baina batez ere, gure nortasunarekin bat egin eta aske bizitzeko gonbitea egiten digu.
|