“Antolatutako eta artikulatutako emakume indigena eta nekazariek Chiapaseko Emakumeen Eskubideak bete daitezela bultzatzen dute, beren gaitasun politiko, sozial eta juridikoak indartuz, indarkeriarik gabeko bizitza duin bat izan dezaten”

Laburpena: Mexikoko estatu guztien artean, Chiapas da desparekotasun- eta pobrezia-indizerik altuena duen estatua, eta Chiapaseko emakumeen egoera, kondizioa eta genero-posizioa, haien bizitzek eta haien gorputzek bizi dituzten bazterkeria eta mendekotasunaren adierazgarri dira. Testuinguru horren esparruan, ekintza estrategikoko 4 lerro planteatu dira:

- Emakumeen kolektiboak indartzea eta antolatzea, bizitzan duin bat izateko dituzten eskubideak sustatu eta eskatzearren, ahalduntzearen eta politikan eragiteko prozesuen bitartez.
- Emakume kolektiboak eta gizarte zibilaren erakundeak mobilizatzea Sareko ekintzak antola ditzaten, emakumeen aurkako indarkeria mota guztien aurrean.
- Elikadura-burujabetzaren eraikuntza sustatzea antzinako jardunbideak berreskuratuz, maneiu agroekologikoa bultzatuz, Ama Lurra zainduz eta indigenen balio tradizionalak aldarrikatuz.
- Eragin juridikoa eta politikoa sustatzea, parte hartzeko defentsa eta salaketarako estrategia baten eta auzibide estrategikoaren bitartez.

Xede-biztanleria: Guztira 245 pertsonak osatzen dute xede-biztanleria zuzena, 224 emakume (Kolektiboetako 208) eta 21 gizon (toki-agintariak).

Emaitzak:

E1. Antolatutako 13 Kolektiboko emakume indigena eta nekazariek eta 13 komunitateko emakume gazteek beren gaitasunak indartu dituzte emakumeen eskubideetan eta eragin sozial eta politikoan, komunitateko, herri-lurretako eta eskualdeko guneetan eragiteko aukera izan dezaten, eta, ildo horretan, emakumeek erabakiak hartzeko guneetan parte har dezatela bultzatzearren, eskubideen titularrak diren heinean.

E2. Lurraren, Lurraldearen eta Emakumeek Erabakiak Hartzean Parte-hartzearen Defentsarako Mugimenduaren barruan artikulatutako Kolektiboetako emakumeek, gutxienez gizarte zibilaren 5 erakunderekin batera, tokiko, nazioko eta nazioarteko artikulazio-espazioetan parte hartzen dute, eta komunikatzeko eta gizartea mobilizatzeko ekintzak sortzen dituzte beren eskubideen defentsaren alde.

E3. Kolektiboetako emakumeek beren Elikadura Burujabetza eraikitzen dute elikadurari eta medikuntza tradizionalari buruzko ezagutza eta praktika tradizionalak berreskuratuz, maneiu agroekologikoa bultzatuz eta elikadura-segurtasuna sustatuz, beren kulturaren era nekazarien bizimoduaren balioa handitzeko lagungarri.

E4. Selva, Altos, Norte eta Frontera eskualdeetako emakumeek beren eskubideak defendatzen dituzte, hautatzen duten justizia-sistemaren esparruan (komunitarioa/tradizionala edo positiboa nazionala/nazioartekoa), beren gorputzean eta beren lurraldeetan jasandako indarkeriaren aurka borrokatzeko, defentsa partizipatiboaren jardunbidetik, auzibide estrategikotik eta akonpainamendu psikosozialetik abiatuta. 

Finantzaketa:

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia: 529.656,21€

Toki-ekarpena:  203.633,98€

Proiektuaren aurrekontu totala: 733.290,19€

Egikaritzea: 2020-2022

 

Lankidea: Chiapaseko Emakumearen Eskubideen Zentroa