Web-orri honetan cookie-ak erabiltzen ditugu.

Nabigatzen jarraitzeak onarpena dakar.

Onartzen dut

Elikagaien burujabetza

 


 

 ARgitaratu berri ditugu aurtengo elikadura burujabetzaren INGURUAN PRESTATU DITUGUN MATERIALAK

 

Deskargatu itzazu!

 

 

Egutegia azala

 

 

 

Mantela azala

 

 

 

 

 

 errezeta liburua azala

 

 

Erakusketa

 

Opil eta Muxilen binetak - Erakusketa

Mugen Gainetik eta Gehitu elkarteak Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Garapenerako Lankidetzako zuzendaritzaren babesarekin aurrera eramaten ari garen "LGTBI+ kolektiboaren eskubideen alde lan egiten duten Erdialdeko Amerikako eta Euskal Herriko erakundeen arteko koordinazio-espazioak sortu dira. II. fasea" proiektuaren baitan, 2018an argitaratu genuen "Opil eta Muxilen Binetak" komiki-bildumako istoriotxoez osatutako erakuskesta berri bat osatu dugu.

 

Erakusketaren izena, jatorrizko komikiaren gaztelaniazko izenetik itzulitakoa, Ozeano Atlantikooaren alde bietan erabiltzen ziren bi termino mespretxagarriren elkartzetik dator. Garai batean emakume lesbianak diskriminatzeko balio zuten eta haiek, aldarrikapen gisa, berak egin dituzte.

 

Emakume lesbianek Amerikan eta Europan egunerokoan bizitzen dituzten egoerak umorez erakusten dituzten hamar istoriotxoekin egindako erakusketa hau 1x2 metroko tamaina duten kartoizko 11 panelez osatuta dago.

 Panelak

 

Gure asmoa EAEko ahal den kultur-etxe eta liburutegi gehiagotan erakustea da.

 

Eskatu iezaiguzu informazio gehiago!

 

Hemen duzu DOSSIERRA eskuragarri.

Eta hemen, jatorrizko ALDIZKARIA formatu elektronikoan

 

 

 

 

ELKARTASUNA HERRIEN BIHOZBERATASUNA DA.

MUGEN GAINETIK elkarteak Hegoaldeko herrialdeekin elkarlanean dihardu, nortzuk2
eta Iparraldeko gizartea eraldatzea ere lortu nahi du. Agerian utzi nahi du herri asko egoera bidegabean daudela, garapen-eredu ankerraren ondorioz. Eredu horrek, besteak beste, herrialde eta talde gutxi batzuei ematen die nagusitasun ekonomikoa, politikoa eta kulturala; baliabideak agortzen ditu; desberdintasunak areagotzen ditu herrialde guztietan; herriak (eta, bereziki, emakumeak) txirotzen ditu; eta ez ditu pertsonak jartzen garapenaren muinean. Ez ditugu nahi gizarte-bazterkeria, degradazio ekologikoa, militarismoa, arrazismoa eta matxismoa, funtsean gauza bera egiten baitute; alegia, ondasunak miretsi eta pertsonak gutxietsi.

Gure ustez, elkartasunak ezin du asmo hutsean geratu, eta ezin da egitura-aldaketa ustezkoetara mugatu. Gauzak egin behar dira. Horregatik, egitasmoak sustatzen ditugu herrialde txirotuekin lankidetzan aritzeko, askotariko jarduerak antolatzen ditugu inguruan (sentsibilizatzeko, garapenean hezteko eta politikan eragiteko), eta boluntarioak eta laguntzaileak jartzen ditugu dauzkagun egitasmo eta komunitateetan lanean.

Hainbat herrialdetan ditugu lankidetza-egitasmoak, nagusiki en Guatemala, El Salvador, Cuba, Chiapas, Nicaragua, Bolivia eta Perú, eta zenbait ezaugarri partekatzen dituzte:

- Indigenekin (landa-eremuko biztanleekin) egiten dugu lan, giza eskubideak lantzen, genero-ekitatea bermatuta.
- Gure iritziz, garatzeko, aldatu egin behar dira genero-harremanak; eta, horretarako, emakumeak ahaldundu nahi ditugu.
- Haiek (hots, tokiko erakundeak edo biztanle hartzaileak deiturikoek) lehenetsitako egitasmoak dira.
- Haien gaitasunak eta aukerak indartu nahi dituzte.
- Beren kabuz hornitzen, antolatzen eta gaitzen irakatsi nahi diete; beraz, jarraipena izan behar dute, eta jasangarriak izan behar dute.
- Eta gizartea ere eraldatu nahi dute, bai hangoa, bai hemengoa.


MUGEN GAINETIK elkarteak herri haietako prozesuetan laguntzen du, eta zein egoeratan bizi diren ezagutarazi nahi du. Nolabait bitartekari-lana egiten du, gure gizarteak beste herri batzuekin lankidetzan aritzeko egiten dituen ahaleginak bideratzeko (ekarpen ekonomikoak, sentsibilizazio-jarduerak, ekarpen pertsonalak, etab.). Ziur baikaude gure gizarteak haien errealitatea zein den ulertzea lortuko dugula, eta gehiago lagundu behar dugula, desberdintasunak zuzenduko badira.

 

Guri buruz

MUGEN GAINETIK-ek Hegoaldeko herriekin lankidetza sustatzen duen bezala Iparraldean giza eraldaketa bultzatzen duen erakunde bat da. Gure ustez, Elkartasuna ezin da asmotan gelditu edo egituren aldaketen menpe egon. Parte hartu behar da.

Kokapena

C/ Portuetxe 15, 1º C, 20018 Donostia - San Sebastián

Harremana

Gurekin harremanetan jarri nahi izanez gero, deitu telefono zenbaki honetara:
(0034) 943 312029 edo posta elektroniko bat bidali helbide honetara:
mugen@mugengainetik.org