“Giza eskubideak defendatzeko eskubidearen alde: Mesoamerikako emakume defendatzaileen babes integrala”

 

Laburpena: Proiektuak lagungarri izan nahi du emakume defendatzaileen babes integralean, Emakume Defendatzaileen Ekimen Mesoamerikarra indartuz, El Salvadorreko, Honduraseko eta Nikaraguako giza eskubideen emakume defendatzaileentzako babes integraleko sistemarako estrategiei helduz ikuspegi feminista iraunkor batetik, toki-gaitasunak hobetuz, sareak indartuz, segurtasuneko gune eta alternatibak eskainiz, lurraren, lurraldearen, LGTBI kolektiboaren eta sexu- eta ugalketa-eskubideen emakume defendatzaileen egoera espezifikoa ikusaraziz, eta arlo judizialean eta erakundeartean eragiteko ekintzak sustatuz.

Xede-biztanleria2.250 emakume defendatzaile eta 214 erakunde. Herrialdez herrialde: Mexiko: 245 emakume defendatzaile eta 4 erakunde; Guatemala: 123 emakume defendatzaile eta 63 erakunde; El Salvador: 156 emakume defendatzaile eta 55 erakunde; Honduras: 526 emakume defendatzaile eta 25 erakunde; Nikaragua: 1.200 emakume defendatzaile eta 61 erakunde; eta eskualde-mailako 6 erakunde.

Emaitzak:

E1. Lurraldeko eta eskualdeko bost saretako 140 emakume defendatzaile eta El Salvadorreko Giza Eskubideen emakume defendatzaileen sare nazional bat artikulatu dira, Giza Eskubideen emakume defendatzaile erasotuen aldeko babes feministako alternatiba integralak garatzeko trebakuntzaren, akonpainamenduaren eta eragin politikoaren bitartez.

E2. Honduraseko Giza Eskubideen Emakume Defendatzaileen Sare Nazionalaren erantzuteko gaitasuna areagotu da, Giza Eskubideen Emakume Defendatzaileen Sare Nazionaleko kide diren 600 emakume defendatzaileren gaitasunak, antolamendua, artikulazioa eta eragina indartuz Babes Integral Feministaren aldeko ikuspegi batetik.

E3. Giza Eskubideen Emakume Defendatzaileen Nikaraguako Ekimena indartu da, toki-sareen arteko antolamendua eta artikulazioa hobetuz eta 300 emakume defendatzaileren gaitasunak indartuz, arriskuan dauden emakume defendatzaile eta aktibistei akonpainamendua eskaintzeko Babes Integral Feministaren aldeko ikuspegi batetik, Nikaraguako indarkeria politikoaren testuinguruan.

E4. Giza Eskubideen emakume defendatzaileen bost sare nazionalek (El Salvador, Guatemala, Honduras, Mexiko eta Nikaragua) beren artikulazioa eta gaitasunak indartu dituzte, arriskuan dauden edo erasoak jasan dituzten Giza Eskubideen emakume defendatzaileei babesa eta segurtasuna, akonpainamendu legala eta psikosoziala, eta autozaintza eta zaintza kolektiboa eskaintzeko, Babes Integral Feministaren aldeko ikuspegi batetik.

 


Finantzaketa:

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia: 578.978,20€

Toki-ekarpena:  185.680,58€

Proiektuaren aurrekontu totala: 764.658,78€

Egikaritzea: 2020-2022

Lankidea: Giza Eskubideen Emakume Defendatzaileen Ekimen Mesoamerikarra