“Giza garapen jasangarria sustatzea emakumearen ahalduntze ekonomikotik merkataritza bidezko eta solidarioaren markoan Guatemalako mendebaldeko goi-ordokian”

Laburpena: 170 landa-emakume indigena biltzen dituzten 8 landa-erakunderi laguntza emango die proiektuak, emakume horiekin hainbat ekintza egingo direlarik antolakuntza sendotzeko, ekimen produktiboak garatzeko, merkaturatze-gaitasunak sendotzeko eta beren eskubideak defendatzeko intzidentzia- eta partaidetza-prozesuak garatzeko; emakumeen ahalduntzea sustatuko da diru-sarrera propioak sortzearen bidez eta, autonomiarekin eta askatasunarekin beren erabakietan, eta ingurumen-jasangarritasuna sustatuko da praktika produktibo agroekologiko eta ingurumenarekiko atseginak direnen bidez.

 

Xede-biztanleria: Komunitate bakartuetako emakume ladinoak, kicheak, mamak eta kakchiqueleak. Oilategiak eta produzitzeko ur gutxi duten emakumezko hegazti-produktoreak. Ez daukate kanpoko aholkularitza teknikorik, ezta krediturik ere. Ez dituzte beren eskubideak ezagutzen eta ez dira erakunde-sareetako kide.

Gizonekin ere lan egiten da, lan egingo den emakumeen bikoteekin, hain zuzen ere. Balio tradizionaletan hezitako gizonak dira, beren bikoteekin eta beren ingurunearekin oro har beste mota bateko harremanak onartzeko premia dutenak.

Guztira, 242 pertsona (170 emakume eta 72 gizon)

Emaitzak:

Emaitza 1: Eskala txikiko emakume indigena produktoreen 8 landa-erakundek beren antolakuntza- eta kudeaketa-gaitasunak hobetu dituzte, ahalduntzea, autonomia eta beren produkzio-prozesuen ingurumen-jasangarritasuna bultzatuz.

Emaitza 2: Eskala txikiko emakume indigena produktoreen 8 landa-erakundek 8 produkzio-jarduera (5 nekazaritza-arlokoak, 2 abeltzaintza-arlokoak eta 1 prozesamendukoa) errentagarri eta ingurumenarekiko atseginak gidatzen dituzte, emakumeen autonomia sustatzen eta indartzen dituztenak.

Emaitza 3: Eskala txikiko emakume indigena produktoreen 8 landa-erakunderen ekimen ekonomikoen produkzioa formalki merkaturatzen da tokian bertan eta nazio osoan, kalitate-estandarrak eta ingurumenaren kudeaketa egokiaren estandarrak ezarriz epe luzeko merkataritza-harremanak finkatzeko, merkatu egonkorren eta errentagarrien dinamiken bitartez, landa-eremuko produktore txikien eskubideekiko errespetuaren esparruan.

Emaitza 4: Eskala txikiko emakume indigena produktoreen 8 landa-erakundek baldintza eta gaitasun hobeak dituzte instantzietan eragiteko eta beren eskubideen defentsa, genero-ekitatea eta garapen komunitarioa sustatzen dituzten aliantzak ezartzeko.

Finantzaketa:

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia: 347.865,23€

Toki-ekarpena: 89.071,93€

Proiektuaren aurrekontu totala: 436.937,16€

Egikaritzapena: 2019-2021

Kontrapartea: ADAM Nekazaritza eta Mikroenpresa Garapeneko Elkartea