Koordinazioguneak sortu dira LGTBI+ kolektiboaren eskubideen defentsaren alde lan egiten duten Erdialdeko Amerikako erakundeen eta euskal erakundeen artean. II. fasea”

Laburpena: 2016an hasi zen eta GFA eta LEA finantzatzen ari diren prozesu bateko zati da proposamen hau. LGTBI+ kolektiboaren eskubideen defentsaren alde lan egiten duten erakundeek beren lanarekin euskal gizarte irekiago, berdintasunezkoago eta sozialki konprometituago bat lortzeko beren lanarekin lagundu dezatela lortu nahi dugu.

4 helburu markatu dizkiogu gure buruari horretarako: lehena, LGTBI+ kolektiboaren eskubideen defentsaren alde borrokatzen diren erakundeak sendotzea esperientziak eta jakintzak, elkarren ezagutza eta intzidentzia-estrategia bateratu bat trukatzeko guneak partekatzearen bidez; bigarrena, euskal gizartearen aurrean emakume lesbianak ageriko egitea ikuspegi feminista eta positibo batetik; hirugarrena, prestakuntza, ezagutzen sorkuntza eta intzidentzia oinarritzat hartuta trans pertsonen desestigmatizazioan laguntzea; eta azkenik, laugarrena, LGTBI+ kolektiboak Euskadin eta Erdialdeko Amerikan bizi duten errealitatea ezagutzea eta errealitate horri buruz sentsibilizatzea, kulturaren bidez.

 

Xede-biztanleria: Proiektu honen zuzeneko xede-biztanleria 459 pertsona da (212 emakume eta 247 gizon). Pertsona horiekin lan egingo da zuzenean eta pertsona horiek lan egingo dute proiektu honen jardueretan.

Bestalde, zuzeneko xede-biztanleria gisa izango genuke Gipuzkoako 6 udalerrietako biztanleria: Deba, Eibar, Lasarte, Irun, Pasaia eta Tolosa. Baina proiekzioetara joango diren, edo antzerkia ikustera joango diren, pertsonen kopuruaren datua kalkulatzea oso zaila da

Azkenik, zeharkako xede-biztanleria dago, erakundeetako bazkide guztiek osatutakoa, 929 pertsona guztira (226 emakume eta 703 gizon).

Emaitzak:

E1. LGTBI+ kolektiboaren eskubideen defentsa sustatzen duten Erdialdeko Amerikako erakunde eta euskal erakundeen arteko koordinazio eta sinergiak sendotu dira, topaketarako eta debaterako guneak bultzatuz, eta nazioarteko intzidentziako baterako estrategiak garatuz.

E2. Emakume lesbianek beren nortasuna sendotu dute eta beren errealitatea ageriko egin dute kontzientziatzeko, sentsibilizatzeko eta erreferentziak sortzeko erabilitako erremintak landuz, ikuspegi positibo eta feminista batetik.

E3. Trans pertsonen desestigmatizazioa bultzatu da, haien errealitatea ezagutaraziz, beste nortasun mota bat posizionatuz eta euskal erakundeei eta euskal gizarteari hori azpimarratuz.

E4. LGTBI+ kolektiboaren irudi positibo bat proiektatu da, ikuskera toki-global batekin, kulturaren bidezko gizarte-eraldaketako erreminta gisa

Finantzaketa:

Lankidetzako Euskal Agentzia: 290.974,98€

Toki-ekarpena: 75.074,30€

Proiektuaren aurrekontu totala: 366.049,28€

 

Egikaritzapena: 2019-2021