Garapenarentzako hezkuntza
Elikadura-burujabetza Donostiako sozietate gastronomikoetan. II. fasea
- Super User
"Elikadura-burujabetza Donostiako sozietate gastronomikoetan. II. fasea" |
Laburpena: Prestakuntza- eta sentsibilizazio-prozesu baten bigarren fasea dugu proiektu hau, zeinean nahi dugun Donostiako 4 sozietate gastronomikotako bazkideek elikadura-burujabetza sakondu eta barneratu dezatela garapen jasangarriko eredu gisa, haiei ezagutaraziz nola sar dezaketen elikadura-burujabetzak sustatzen duen filosofia beren kontsumo-ereduan eta egunerokoan. Hori lortzeko 3 emaitza planteatzen dira; lehenengoa Donostiako zenbait sozietate gastronomikotako kide diren pertsonek elikagai-burujabetzari eta kontsumo-ereduei buruz dituzten ezagutzak sakontzea, eta horrekin gure egunerokoan aplikatzen ari garen kontsumo jasanezinezko ereduari buruzko kontzientzia kritikoa sortzea; bigarrena, pertsona horiek erreminten eta esperientzia praktikoen bidez sentsibilizatzea garapen-eredurako gure hurbilean ditugun alternatibak ikus ditzaten; eta azkenik hirugarren emaitza, zeinaren bidez Donostiako herritarrei oro har helarazi nahi dizkiegun proiektu honetan landutako erremintak, sentsibilizazioa eta prestakuntza pertsona kopuru handiagoari zabaltzeko.
Xede-biztanleria: Donostiako 4 sozietate gastronomikotako 45 emakumek eta 35 gizonek osatuko dute proposamen honetako zuzeneko xede-biztanleria: Antiguotarrak sozietate gastronomikoa: 15 emakumezko bazkide eta 12 gizonezko bazkide, 27 pertsona guztira Izurun sozietate gastronomikoa: 9 emakumezko bazkide eta 7 gizonezko bazkide, 16 pertsona guztira Txirain sozietate gastronomikoa: 10 emakumezko bazkide eta 8 gizonezko bazkide, 18 pertsona guztira Zubi Muxu Elkartea sozietate gastronomikoa: 11 emakumezko bazkide eta 8 gizonezko bazkide, 19 pertsona guztira GUZTIRA: 45 emakumezko bazkide eta 35 gizonezko bazkide, 80 pertsona guztira Emaitzak: E1.Donostiako 4 sozietate gastronomikotan 45 emakumek eta 35 gizonek elikadura-burujabetzaren kontzeptua sendotu eta landu dute ikuskera toki-global batekin E2. Donostiako 4 sozietate gastronomikoetan 45 emakumek eta 35 gizonek elikadura-burujabetzari buruzko prestakuntza- eta sentsibilizazio-erremintak eta esperientzia praktikoak izan dituzte E3. Prestakuntza- eta sentsibilizazio-erremintak zabaldu, sozializatu eta dibulgatu dira, garapen jasangarriko eredu bat sustatuta, aldi berean emakumearen irudia modu positiboan erabilita garapearen subjektu aktibo gisa. |
Finantzaketa: Donostiako Udala: 28.922,18€ Toki-ekarpena: 8.155,41€ Proiektuaren aurrekontu totala: 37.077,59€
Egikaritzapena: 2019-2020
|