LGTBI+ kolektiboaren eskubideen defentsan lan egiten duten erakundeek Gipuzkoako herritar multzo ireki eta berdintasunezkoa eraikitzen dute”

Laburpena: 2016an hasi zen eta GFA finantzatzen ari den prozesu bateko zati da proieketu hau. LGTBI+ kolektiboaren eskubideen defentsaren alde lan egiten duten erakundeek beren lanarekin Gipuzkoako gizarte irekiago, berdintasunezkoago eta sozialki konprometituago bat lortzeko lagundu dezatela lortu nahi dugu. 3 helburu markatu dizkiogu geure buruari horretarako: lehena, LGTBI+ kolektiboaren eskubideen defentsaren alde borrokatzen diren erakundeak sendotzea, trukatzeko guneak partekatzearen, elkarren ezagutzaren eta intzidentziaren bidez; bigarrena, emakume lesbianen errealitatea ikuspegi positibo batetik ageriko egitea eta haientzat erreferentziak sortzea; eta hirugarrena, LGTBI+ kolektiboak Erdialdeko Amerikan bizi duen errealitatea ezagutzea eta errealitate horri buruz sentsibilizatzea, kulturaren bidez.

 

Xede-biztanleria: Proiektu honen zuzeneko xede-biztanleria 459 pertsona da (212 emakume eta 247 gizon). Pertsona horiekin lan egingo da zuzenean eta pertsona horiek lan egingo dute proiektu honen jardueretan.

Bestalde, zuzeneko xede-biztanleria gisa izango genuke Gipuzkoako 3 udalerrietako biztanleria: Deba, Irun eta Tolosa. Baina proiekzioetara joango diren edo antzerkia ikustera joango diren pertsonen kopuruaren datua kalkulatzea oso zaila da

Emaitzak:

E1. Topaketarako eta debaterako guneak sortu dira Erdialdeko Amerikako erakundeen eta euskal erakundeen artean LGTBI+ kolektiboaren eskubideen defentsan, eta horrela erakundeen arteko lan-sinergiak indartuko dira.

E2. Emakume lesbianen nortasuna sendotzen duten eta beren errealitatea ageriko egin duten erremintak landu dira, kontzientziatzeko, sentsibilizatzeko eta erreferentziak sortzeko erabiltzen direlarik, ikuspegi positibo eta feminista batetik.

E3. LGTBI+ kolektiboaren irudi positibo bat proiektatu da, ikuskera toki-global batekin, kulturaren bidez

 

Finantzaketa:

Gipuzkoako Foru Aldundia: 59.999,94€

Toki-ekarpena: 5.197,95€

Proiektuaren aurrekontu totala: 65.197,89€

Egikaritzapena: 2019-2020