“Ezta bat gutxiago ere Lima Hegoaldean:emakumeen eskubideak sustatzea eta genero-indarkeria prebenitzea"

 

Laburpena: Indarkeria giza eskubideen urraketa larria da; ondorio larriak dira biktimen osasun mentalean eta fisikoan.Estatistikek erakusten dute generoan oinarritutako indarkeriaren ondorio direla emakumeen heriotza bortitzen erdiak.Emakumeak dira sexu-indarkeriaren biktima nagusiak, eta larriena da biktima asko adingabeak direla eta erasotzaileak biktimen gizarte- eta/edo familia-ingurunekoak izaten direla.

Errealitate horri aurre egiten laguntzeko, emakumeen Agenda Politikoa bultzatzen duten eta hori ezartzearen alde lan egiten duten oinarrizko erakundeetako lider diren emakumeak gaituko ditugu, eta eskuliburu bat prestatuko dugu, emakumeen eskubideak sustatzeko eta etxean, auzoan eta hirian genero-indarkeria prebenitzeko tresna gisa balioko duena.Boluntariotza ezarriko dugu; emakume liderrek parte hartuko dute, ikastetxe publikoetan genero-indarkeria kasuak prebenitzeko eta kasu horien aurrean jokatzeko moduari buruz ikasleak prestatzeko eta sentsibilizatzeko hitzaldiak egiteko.“La voz de las mujeres de Lima Sur” deritzon irratsaioa egingo dugu, baita komunikazio-kanpaina bat ere sare sozialetan, erakunde publiko eta pribatuen antolaketa sustatuko duena, elkarrekin, emakumeen eskubideak eta genero-indarkeriaren aurkako borroka sustatzeko ekintzak bultza ditzaten.Azkenik, Errepublikako Kongresuan eragiten saiatuko gara, gobernu zentraleko eta tokiko gobernuko agintari nagusiengana iristeko ekitaldi publikoak eginda.Antolatutako emakumeak beren lanean eta borrokan hartu duten esperientzian sustengatuko gara.

 

Xede-biztanleria:Emakumeen Agenda Politikoa bultzatzen duten Lima-Hegoaldeko lau barrutitako gizarte-erakundeetako 80 emakumek, gaitasunak eta sentsibilizazio-jardunaldiak garatzen dituzten eta komunikazio-programaz arduratzen diren erakunde beretako 40 emakumek eta emakumeen eskubideei eta indarkeriari aurre egiteko moduari buruz prestatzen ari diren 500 emakumek osatzen dute, batez ere, proiektuaren xede-biztanleria.

 

Emaitzak:

1.E. Emakumeen Agenda Politikoa bultzatzen duten Lima Hegoaldeko lau barrutitako gizarte-erakundeetako 80 emakume liderrek beren gaitasunak indartu dituzte, eta 40 ikastetxe publikotako ikasleei emakumeen eskubideen eta genero-indarkeriaren prebentzioaren inguruko informazioa emateko eta ikasleak horren inguruan sentsibilizatzeko eta orientatzeko tresnak dituzte.

2.E. Lima Hegoaldeko 40 ikastetxe publikotako 1.200 ikaslek (600 emakume eta 600 gizon) eta 80 ikaslek ezagutzak berenganatu dituzte, eta ikastetxeetan genero-indarkeria kasuak identifikatzeko, prebenitzeko eta kasu horien aurrean jarduteko gaitasuna dute.

3.E. Lima Hegoaldeko 5.000 emakumek eta gizonek jaso dute emakumeen eskubideen eta eskolan, etxean eta hirian genero-indarkeria prebenitzeko moduaren inguruko informazioa eta sentsibilizazioa.

Finantzazioa:

Bizkaiko Foru Aldundia 82.737,30

Tokiko ekarpena: 20.684,31

Proiektuaren aurrekontu osoa:103.421,61 €

Egikaritze-epealdia:2017-2018

Tokiko bazkidea:Desco Programa Urbano (PUD)