“Igual-Arte: eskubide ekonomiko, sozial, kultural eta ingurumenekoak sustatuz”

Laburpena: Proiektu honen bitartez, emakumeen eskubide ekonomiko, sozial, kultural eta ingurumenekoen sustapenean lan egin nahi dugu, baita aniztasun afektibo-sexualarekiko errespetuan eta genero-indarkeriaren prebentzioan ere, Hego Limako 4 barrutitan: San Juan de Miraflores, Villa El Salvador, Villa María del Triunfo eta Lurín. Hori honako hauen bitartez gauzatuko da:

-Prestakuntza-programa bat genero-indarkeriako egoerak gainditu dituzten emakume lider sozialentzat, sustatzaile komunitarioak izan daitezen, artearen erabileran trebatuz, eskubide sozial, kultural, ekonomiko eta ingurumenekoak sustatzeko eta genero-indarkeria prebenitzeko tresna pedagogikoa den neurrian.

-Prestakuntza programa bat eskola publikoetako gizonezko eta emakumezko nerabeentzat, prestakuntza egokia jaso duten emakume sustatzaileen eskutik.

-Komunikazio-kanpaina bat, sare sozialen, irrati-programen eta aktibismo digitaleko estrategia baten bitartez.

-Udal-sustatzaileen eta funtzionarioen gaitasunak indartzea eta Hego Limako 4 toki-gobernuko instantziei laguntza teknikoa ematea.

Xede-biztanleria: Genero-indarkeria jasan duten 20 emakume; 20 herri-jantokiko 200 emakume; 240 ikasle (120 emakume eta 120 gizon), eta 12 eskola publikoko 50 irakasle. Toki-gobernuetako 20 agintari (10 gizon eta 10 emakume).

Emaitzak:

E1.  Hego Limako 4 barrutiko Emakumeen Agenda Politikoa bultzatzen duten gizarte-erakundeetako kide izanik indarkeriaren biktima izan diren 20 emakumek prestakuntza jaso dute herri-jantokietako beste emakume batzuk eta 12 eskola publikoko ikasleak informatu, sentsibilizatu eta trebatzeko eskubide ekonomiko, sozial, kultural eta ingurumenekoen sustapenean eta genero-indarkeriaren prebentzioan, artea tresna pedagogiko gisa darabilen hezkuntza-estrategia baten bitartez.

E2. Hego Limako 12 eskola publikoko 240 ikaslek (120 emakume eta 120 gizon), 50 irakaslek eta giza kokaguneetako 20 herri-jantokiko 200 emakumek[1] informazioa, sentsibilizazioa eta trebakuntza jaso dute genero-indarkeriaren prebentzioaren eta emakumeen eskubide ekonomiko, sozial, kultural eta ingurumenekoen gainean, artea hezkuntza-tresna gisa darabilen hezkuntza-estrategia baten bitartez.

E3. Hego Limako 5.000 pertsonak (2.500 emakume eta 2.500 gizon) informazioa eta sentsibilizazioa jasotzen dute komunikazio-estrategia baten bitartez, emakumeen eskubide sozial, politiko, kultural eta ingurumenekoak sustatzeko eta genero-indarkeria prebenitzeko.

E4. Hego Limako 4 toki-gobernuko (Villa El Salvador, Villa María del Triunfo, San Juan de Miraflores eta Lurín) agintariek eta funtzionario publikoek beren gaitasunak indartu dituzte genero-indarkeriaren arazoari heltzeko eta emakumeen eta haurren eskubideak sustatzeko kudeaketa publikoaren eskutik.

Finantzaketa:

Gipuzkoako Foru Aldundia: 119.999,53 €

Toki-ekarpena:  5.212,37 €

Proiektuaren Aurrekontu Totala: 125.212,29 €

Egikaritzea: 2020-2021

Lankidea: DESCO Hiri Programa