“Cuscoko (Peru) Andeetako ahaldundutako emakumezko landa-produktoreek aldaketak gidatzen dituzte beren komunitateen jasangarritasun ekologikoa ziurtatzeko klima-aldaketa dela eta”

 

Laburpena: Proiektua lagungarria izango da Peruko Andeetako hegoaldeko emakumezko landa-produktoreen eskubide ekonomiko, sozial, ingurumen-arloko eta politikoak egikaritzeko, eta haien baldintzak eta bizi-kalitatea hobetzeko, emakume horien kalteberatasuna murriztuz klima-aldaketaren ondorioak eta haien komunitateetan irauten duen genero-ekitaterik eza direla eta.

Quispicanchiko (Cusco) landa-komunitateetako produktoreen premia eta proposamenei erantzuten die ekimen honek eta horren bidez beren produkzio-unitateen eta baliabide hidrikoaren kudeaketa jasangarrian beren gaitasuna gehitu egingo da, beren produkzio-antolamendua sendotuz eta barne parte-hartzea sustatuz komunari dagozkion erabakiak hartzeko beren parte-hartzea bultzatuta, horretarako sentsibilizazio- eta ekintza-prozesuak sortuz aldaketa ahalbidetzeko laborari-komunitateen zuzendaritzetan eta toki-gobernuetan, elikadura-burujabetzari, jasangarritasun ekologikoari/hidrikoari eta genero-ekitateari begira.

 

Xede-biztanleria: Nekazaritza txikian aritzen diren gizon-emakumeek osatzen dute nagusiki. Baita laborari-komunitateetako komunero eta zuzendariek eta toki-agintariek ere. Guztira: 1.241 pertsona: 813 emakume eta 428 gizon

Emaitzak:

E1. Eskola Agroekologikoko 80 emakumezko liderrek eta Andeetako 960 landa-produzitzailek beren komunitateen jasangarritasun ekonomikorako ekarpena egin dute beren produkzioan praktika agroekologikoak erabiliz eta antzina-antzinako teknikak inplementatuz baliabide hidrikoaren kudeaketa jasangarrirako elikadura-burujabetza lortzeko eta beren komunitateetan klima-aldaketaren ondorioak arintzeko.

E2. APPEQ Quispicanchiko Emakumezko Produktore Ekologikoen Probintzia Elkarteko emakumezko produktoreek beren lidertza gehitu dute dagozkien eskubideak exijitzearen arloan; adostasunerako guneak artikulatu dira eta beren produktuen merkaturatzea finkatu dute PACHARURU markarekin.

E3. Zuzendaritza-batzordeetako komuneroak eta 6 laborari-komunitatetako produktoreak interesa agertu dute beren komunitateetan genero-harreman ekitatiboak bultzatzen dituzten eta beren komunitateetako estatutu edota barne-arauak komunako erabakiak hartzearen inguruan emakumeen parte-hartzeari dagokionez aldatzen dituzten gizonezko taldeen inguruan.

E4. Eskualdeko gobernuko eta Quispicanchiko barruti-udalerrietako funtzionario eta agintariek beren gaitasunak indartu dituzte eta beren komunitateen garapen jasangarria ikuspegi feminista batekin bultzatzen duten politika publikoko neurriak hartzen dituzte.

 

Finantzaketa:

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia: 500.412,92€

Toki-ekarpena: 363.225,35€

Proiektuaren aurrekontu totala: 863.638,27€

 

Egikaritzapena: 2019-2021

 

Kontrapartea: Centro de la Mujer Peruana Flora Tristán elkartea