Emakume gazte eta helduen ahalduntzea eta autonomia ekonomikoa Cuscatlanen

 

Laburpena:Ahalduntze pertsonal, kolektibo eta politikoko prozesuak eta antolatutako emakume heldu eta gazteen autonomia ekonomikoa bultzatzen ditu proposamenak, Cuscatlaneko departamenduan eskubide sexualak eta ugalketa-eskubideak defendatzen dituen gazteen aktibismo feminista indartuz, Escuela de Formación Feminista eskolaren bitartez; erakunde publikoei proposamenak egiteko eta haietan eragina izateko gaitasuna indartuko duten azterlanak eginda; beren iraunkortasunari begira, askotariko finantza-modalitate solidarioak dituzten emakume-taldeei laguntasuna emanda, baliabideen erabilerari eta kontrolari arreta berezia eskainiz; ekoizpen-eredua pixkanaka aldatzea nekazaritzako jardunbide ekologikoetarantz eta elikadura-burujabetzarantz; eta gaitasunak sustatzea, maila komunitarioan eta ikastetxeetan Sexualitatearen inguruko Hezkuntza Integralaren eta nahi ez diren nerabeen haurdunaldiak prebenitzearen alde borrokatzen ari diren zortzi gazte-talderekin.

 

Xede-biztanleria:Landa-eremuetako emakume helduek eta gazteek osatzen dute proiektu honen xede-biztanleria nagusia.Nazio-mailako landa-eremuetako emakume gehienak biztanle ez-aktiboen barruan sailkatuta daude ekonomikoki, eta ordainsari ekonomikorik gabeko “etxeko lanen” jarduera gailentzen da (Etxebizitzei buruzko Helburu Anitzeko Inkesta, 2010).Emakume helduen eta adinekoen kasuan, eskolatze-maila txikia dute, edo batere ez, are, haietako asko analfabetoak dira; emakume gazteei dagokienez, berriz, 9. mailako kristalezko sabaia eta, kasu gutxi batzuetan, batxilergo ikasketak dituzte.Emakume gutxi batzuk iristen dira unibertsitatera, batez ere duen kostuagatik, komunitateetatik unibertsitatera joateko mugikortasunari dagokionez dauden zailtasunengatik, gizarteko indarkeriak sortzen duen beldurragatik eta, hein handi batean, emakume asko izaten direlako ama oso gazte.Oro har, departamentuko emakumeen 10 erakundetako, emakume gazteen 2 erakundetako eta udalerri mailako erakundeen sare bateko 2.384 emakume, beka-programako 16 emakume, erakunde publikoetako 30 ordezkari, Cuscatlaneko emakumeen Talde Solidarioetako 88 emakume eta ikastetxetako 66 gazte lotu zaizkio proiektuari.

 

Emaitzak:

R.1.Indartu egin da Escuela de Formación Feminista y Generación de Conocimientos eskola. Komunitate-mailako ikastaro deszentralizatuak eskaintzen ditu 8 udalerritan; ikastaro aurreratu zentralizatuak eta ikastaro birtual bat, emakume helduen 10 erakunderi, emakume gazteen 2 erakunderi eta tokiko emakume-erakundeen sare bati zuzenduta; bai eta beka-programa bat ere, zortzi emakume lider eta aktibistak goi-mailako genero-ikasketak egin ahal izan ditzaten. Azken ekimen horrek aukera ematen die Cuscatlaneko emakumeei, beren ahalduntze pertsonal, kolektibo eta politikoan eta beren autonomia ekonomikoa lortzeko eta beren erakundeak eta aktibismo feminista indartzeko aurrera egin dezaten.

R.2.La Colectiva Feminista erakundeak, emakume helduen 10 erakunderekin, emakume gazteen 2 erakunderekin eta Cuscatlaneko emakume-erakundeen sare batekin batera, Estatuari eskatu diote bidera ditzala baliabide publikoak emakumeen garapen ekonomikorako programetara eta etxeko lanen eta zainketa-lanen erantzunkidetasuna sustatuko duten toki- eta departamendu-mailako politika publikoetara.

R.3. Antolamendua indartzeko prozesuak bultzatu dira, aurrezpen eta kredituko 16 talde solidario berri sortuta, eta lehendik dauden 72 talderi lagunduta, elikadura-burujabetza hobetzeko eta diru-sarrerak sortzeko estrategiak bultzatzen lagunduko dutenak, ekimen produktibo eta komertzialen bitartez, eta emakumeen egoeraren eta genero-desberdintasunen inguruko hausnarketaren bitartez.

R.4.33 ikastetxe eta emakume gazteen bi erakunderekin lotutako emakume eta gizon gaztez osatutako zortzi talderen gaitasunak eta aktibismoa; Colectiva Feminista erakundearekin aliatuta, erakunde publikoetan eta hezkuntza-komunitatean eragiten dute taldeok, Sexualitatearen inguruko Hezkuntza Integrala ere txerta dezaten, nerabeen artean gerta daitezkeen haurdunaldien prebentzioa, abortuaren zigor-gabetzea eta aniztasun afektibo-sexualarekiko errespetua sustatzeko tresna gisa.

 

Finantzazioa:

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia: 489.320,04 €

Aporte local: 159.142,86 €

AECID: 1.042,98 €

Proiektuaren aurrekontu osoa:649.505,88 €

 

Egikaritze-epealdia: 2017-2019

 

Harrerako erakundea: Colectiva Feminista para el Desarrollo Local