Emakume eta gazteen ahalduntzean laguntzea intzidentzia politikoa eta herritarren parte-hartzea eta giza eskubideen defentsa bultzatuz, betiere horrek ekarpena egiten badu Cuscatlango eta Cabañasko departamenduetan desparekotasun sozioekonomiko eta genero-arlokoak gutxitzeko”

 

Laburpena: Ahalduntze politikoa eta beren eskubideen posizionamendurako eta erreibindikaziorako intzidentzia indartzera bideratuta dago proiektu hau, emakume funtzionario publikoetan, emakume antolatuetan eta emakume eta gizon gazte halaber antolatuetan, sexu-eskubideak eta ugalketa-eskubideak eta dibertsitate afektibo-sexuala defendatzeko sare batean artikulatutako gazteen herritar parte-hartzea bultzatzeko, autonomia ekonomikoa eta komuna-banku eta aurrezki-taldeetako emakumeen ahalduntze kolektiboa eta Cuscatlango eta Cabañasko giza eskubideen emakume defendatzaileen babes integrala sendotzeko.

Xede-biztanleria: emakumezko funtzionario publikoak; emakume antolatuak; emakume eta gizon gazte antolatuak; dibertsitate afektibo-sexualeko emakume eta gizon gazteak; Cuscatlango eta Cabañasko komuna-banku eta aurrezki-taldeetako kide diren emakumeak; giza eskubideen defendatzaile diren emakumeak.  1.060 pertsona (1.000 emakume eta 60 gizon)

Emaitzak:

E1: Sendotu egin dira gaitasunak Cuscatlango eta Cabañasko emakumezko 40 funtzionario publikok, 100 emakume antolatuk eta 40 emakume eta 20 gizon gazte antolatuk arlo politiko eta herritarrean partaidetza eta intzidentzia izan dezaten, toki-intzidentziako estrategiak eraiki eta posizionatzea ahalbidetuta emakume eta gazteen eskubideei dagokienez.

 

E2: Cuscatlango eta Cabañasko emakume eta gizon gazteen sarea eratu da, zeinak erreminta artistiko-kulturalekin eta aktibismoa eta protesta soziala ezagutarazteko erremintekin defendatzen duen eta exijitzen duen haien sexu-eskubide eta ugalketa-eskubideen eta dibertsitate afektibo-sexualaren errespetua, laguntza eskainiz gainera 20 gazteren familia barruko harremanak hobetzeko eta bi departamenduetako 2.000 emakume eta gizon baino gehiago sentsibilizatzeko.

 

E3: Hobetu egin da 57 komuna-bankuen eta 47 aurrezki-taldeen autonomia eta jasangarritasuna, eta komuna-bankuetako kide diren emakumeen ahalduntze ekonomikoa laguntzeko, administrazio- eta antolamendu-gaitasunak sendotzeko eta jarraipena egiteko eta zuzeneko aholkularitza emateko prozesuaren bidez.

 

E4: Babes integraleko sistema hobetu da Cuscatlango eta Cabañasko emakumezko defendatzaileen sareetako giza eskubideen 100 emakumezko defendatzailerentzako, defendatzaile gisa dituzten gaitasunak eta duten nortasuna sendotzearen, defentsa-eremuak zabaltzearen, sareak kontsolidatu eta artikulatzearen eta segurtasuneko mekanismo eta erremintak indartzearen bidez.

 

Finantzaketa:

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia: 498.040,95€

Toki-ekarpena: 375.903,47€

Proiektuaren aurrekontu totala: 873.944,42€

 

Egikaritzapena: 2019-2021

 

Kontrapartea: Garapenerako Kolektibo Feminista