Web-orri honetan cookie-ak erabiltzen ditugu.

Nabigatzen jarraitzeak onarpena dakar.

Onartzen dut
  • Aurkezpena: EAEko trans emakumeen lan egoeraren inguruko txostena

    Aurkezpena: EAEko trans emakumeen lan egoeraren inguruko txostena

    Aintzane Muguruzak idatzitako txostenean 10 trans emakumeen testigantzak jaso dira

     Gehitu eta Mugen Gainetik elkarteek EAEko trans emakumeen lan egoeraren inguruko txostena aurkezten dizuegu

    Gehitu eta Mugen Gainetik GKEn lankidetzari esker sortu da txosten hau, Eusko Jaurlaritzako eLankidetzak lagundu duen “LGTBI+ kolektiboaren eskubideen alde lan egiten duten Erdialdeko Amerikako eta Euskal Herriko erakundeen arteko koordinazio-guneak sortu dira. II. Fasea” proiektuaren baitan.

    Aintzane Muguruzak burutu duen txostena Gehituk 2018an egin zuen “LGTBI+ populazioaren errealitateen diagnostikoa Gipuzkoan 2018” ondorioztatu ziren beharretako bat zen.

    Ikerketak 10 emakume trans eta lan-harreman arloko 6 profesionalekin eginiko elkarrizketak jaso ditu, eta hainbat ondorio eta proposamen nabarmendu ditu.

    Txostena EAEko erakundeetan aurkeztuko dugu datozen asteetan.

     

    Txosten osoa deskargatu dezakezu PDF formatuan HEMEN_PDF

    Eta formatuan elektrinokoan ere eskuragarri duzu epub formatuan HEMEN_EPUB eta mobi formatuan HEMEN_MOBI

     

     

    Lan hau osatzeko Aintzane Muguruzak laguntza hauek jaso ditu:

     

    Gal·la Bertran i Vallès elkarrizketetan

    Paty Ortiz de Zarate koordinazioan

    Lide Arroyo Egizabal itzulpenean.

    Ikuspe edizioa eta maketazioan.

     

    Azala ixone

     

     

     
  • LGTBI+ kolektiboaren eskubideen alde lan egiten duten erakundeen nazioarteko I. topaketaren sistematizazioa

    LGTBI+ kolektiboaren eskubideen alde lan egiten duten erakundeen nazioarteko I. topaketaren sistematizazioa

    LGTBI+ kolektibo eskubideen alde lan egiten duten erakundeen 

    nazioarteko I topaketaren sistematizazioa aurkezten dizuegu

     Gehitu eta Mugen Gainetik elkarteek LGTBI+ kolektiboaren

    eskubideen alde lan egiten duten erakundeen

    nazioarteko I topaketaren

    sistematizazioa aurkezten dizuegu

    2021eko irailean LGTBI+ KOLEKTIBOAREN ESKUBIDEEN ALDE LAN EGITEN DUTEN ERAKUNDEEN NAZIOARTEKO TOPAKETAK antolatu genituen Mugen Gainetik elkartearekin batera.

    Planetan zehar asko gara LGTBI+ kolektiboaren eskubideen defentsaren alde lan egiten dugun erakundeak. Gure jendearen egoera eta gure erakundeen lanerako gaitasuna izugarri aldatzen da gauden munduko lekuaren arabera.

    Bertan Ampyl, Bizigay, Cattrachas, Comcavis Trans, Ehgam, Espacio de Mujeres La Llave, FELGTB, Gehitu, Les Bascos, Mugen Gainetik, Naizen, Oasis eta Xamurrak Aniztasuna elkarteak bilduko dira aste honetan zehar.

    Topaketa hauen bidez, erakunde gisa indartzen lagundu nahi dugu, lankidetza sustatzeko harremanak sortuz. Horrekin, LGTBI+ kolektiboaren eskubideak erdialdeko Amerikan zein Euskal Herrian bete daitezen lanak aurrera egin dezan lortu nahi dugu.

     

    Ondorioen sistematizazioa deskargatu dezakezue hemen

    Lan honen garapena Ikuspe ren laguntzarekin egin dugu eta ilustrazioak Teresa Castrorenak dira.

     

     

     

     
  • Literatura lesbikoko datu-basea

    Literatura lesbikoko datu-basea

    Datu-baseak 1234 lan biltzen ditu oraingoz

     Gehitu eta Mugen Gainetik elkarteek amankomunean garatzen duten proiektuen barne garatu da datu basea

    Gehitu elkartearekin batera burutzen ditugun proiektuen barne, literatura lesbikoko hainbat lan biltzen dituen datu base bat osatu dugu LibraryThing tresna erabilita.

    LibraryThing software libreko tresna bat da eta badu euskarazko bertsio beta bat.

    Datu basean 1234 titulu bildu ditugu, gehienak gaztelaniaz baina baita euskaraz egin direnak eta katalanez, ingeles eta frantsesez esanguratsuak iruditu zaizkigunak ere.

    Umeentzako literatura dago, baita helduentzako komikiak, literatura erotikoa edo poliziakoa, ikerketa eta txostenak, eta abar.

    Badaude aspaldiko lanak eta baita berri-berriak ere.

    Laburbilduz, lesbianismoari buruz hitzegin duten eta aurkitu dugun lan guztiak bildu ditugu.

    Espero dugu interesekoa izango zaizuela.

    Lanen bat faltan botako bazenute, esaiguzue!

     

    Datu-basera jotzeko klikatu HEMEN

     

    literatura lesbika irudia

     

     

     
  • Argazki erakusketa digitala: “EMAKUMEAK BEREN LURRALDEA DEFENDATZEN”

    Argazki erakusketa digitala: “EMAKUMEAK BEREN LURRALDEA DEFENDATZEN”

    EMAKUMEAK BEREN LURRALDEA DEFENDATZEN

    Argazki erakusketa digitala: “EMAKUMEAK BEREN LURRALDEA DEFENDATZEN”

     

    Mexiko eta Guatemalako emakumeek historian zehar lurraldea defendatzeko egindako lana ezagutzera emateko, honako argazki erakusketa digitala hau prestatu dugu. Erakusketan, lurraldearen defentsaren adibide diren 14 argazkiak ikus daitezke (7 Guatemala eta 7 Mexiko).

     

    Argazkiok Guatemalan eta Mexikon egindako argazki lehiaketa batetik eskuratu dira eta argazkilariek askatasun osoa eduki dute argazkiok egiterakoan.

     

    Proiektua Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin gauzatu da.

     

    ERAKUSKETA

     

     
  • Aniztasun Hezkuntzarako gida didaktikoa

    Aniztasun Hezkuntzarako gida didaktikoa

    Gehituk, Ikuspek eta Mugen Gainetikek Aniztasun Hezkuntzarako gida didaktikoa landu dugu

     

  • Opil eta muxilen binetak - erakusketa berria egin dugu kultur-guneetan erabiltzeko

    Opil eta muxilen binetak - erakusketa berria egin dugu kultur-guneetan erabiltzeko

    Erakusketa

     

    Opil eta Muxilen binetak - Erakusketa

    Mugen Gainetik eta Gehitu elkarteak Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Garapenerako Lankidetzako zuzendaritzaren babesarekin aurrera eramaten ari garen "LGTBI+ kolektiboaren eskubideen alde lan egiten duten Erdialdeko Amerikako eta Euskal Herriko erakundeen arteko koordinazio-espazioak sortu dira. II. fasea" proiektuaren baitan, 2018an argitaratu genuen "Opil eta Muxilen Binetak" komiki-bildumako istoriotxoez osatutako erakuskesta berri bat osatu dugu.

     

    Erakusketaren izena, jatorrizko komikiaren gaztelaniazko izenetik itzulitakoa, Ozeano Atlantikooaren alde bietan erabiltzen ziren bi termino mespretxagarriren elkartzetik dator. Garai batean emakume lesbianak diskriminatzeko balio zuten eta haiek, aldarrikapen gisa, berak egin dituzte.

     

    Emakume lesbianek Amerikan eta Europan egunerokoan bizitzen dituzten egoerak umorez erakusten dituzten hamar istoriotxoekin egindako erakusketa hau 1x2 metroko tamaina duten kartoizko 11 panelez osatuta dago.

     Panelak

     

    Gure asmoa EAEko ahal den kultur-etxe eta liburutegi gehiagotan erakustea da.

     

    Eskatu iezaiguzu informazio gehiago!

     

    Hemen duzu DOSSIERRA eskuragarri.

    Eta hemen, jatorrizko ALDIZKARIA formatu elektronikoan

     

     

     

     
  • MUGEN GAINETIK GARAPENERAKO GKE

    MUGEN GAINETIK GARAPENERAKO GKE

    ELKARTASUNA HERRIEN BIHOZBERATASUNA DA.

    MUGEN GAINETIK elkarteak Hegoaldeko herrialdeekin elkarlanean dihardu, nortzuk2
    eta Iparraldeko gizartea eraldatzea ere lortu nahi du. Agerian utzi nahi du herri asko egoera bidegabean daudela, garapen-eredu ankerraren ondorioz. Eredu horrek, besteak beste, herrialde eta talde gutxi batzuei ematen die nagusitasun ekonomikoa, politikoa eta kulturala; baliabideak agortzen ditu; desberdintasunak areagotzen ditu herrialde guztietan; herriak (eta, bereziki, emakumeak) txirotzen ditu; eta ez ditu pertsonak jartzen garapenaren muinean. Ez ditugu nahi gizarte-bazterkeria, degradazio ekologikoa, militarismoa, arrazismoa eta matxismoa, funtsean gauza bera egiten baitute; alegia, ondasunak miretsi eta pertsonak gutxietsi.

    Gure ustez, elkartasunak ezin du asmo hutsean geratu, eta ezin da egitura-aldaketa ustezkoetara mugatu. Gauzak egin behar dira. Horregatik, egitasmoak sustatzen ditugu herrialde txirotuekin lankidetzan aritzeko, askotariko jarduerak antolatzen ditugu inguruan (sentsibilizatzeko, garapenean hezteko eta politikan eragiteko), eta boluntarioak eta laguntzaileak jartzen ditugu dauzkagun egitasmo eta komunitateetan lanean.

    Hainbat herrialdetan ditugu lankidetza-egitasmoak, nagusiki en Guatemala, El Salvador, Cuba, Chiapas, Nicaragua, Bolivia eta Perú, eta zenbait ezaugarri partekatzen dituzte:

    - Indigenekin (landa-eremuko biztanleekin) egiten dugu lan, giza eskubideak lantzen, genero-ekitatea bermatuta.
    - Gure iritziz, garatzeko, aldatu egin behar dira genero-harremanak; eta, horretarako, emakumeak ahaldundu nahi ditugu.
    - Haiek (hots, tokiko erakundeak edo biztanle hartzaileak deiturikoek) lehenetsitako egitasmoak dira.
    - Haien gaitasunak eta aukerak indartu nahi dituzte.
    - Beren kabuz hornitzen, antolatzen eta gaitzen irakatsi nahi diete; beraz, jarraipena izan behar dute, eta jasangarriak izan behar dute.
    - Eta gizartea ere eraldatu nahi dute, bai hangoa, bai hemengoa.


    MUGEN GAINETIK elkarteak herri haietako prozesuetan laguntzen du, eta zein egoeratan bizi diren ezagutarazi nahi du. Nolabait bitartekari-lana egiten du, gure gizarteak beste herri batzuekin lankidetzan aritzeko egiten dituen ahaleginak bideratzeko (ekarpen ekonomikoak, sentsibilizazio-jarduerak, ekarpen pertsonalak, etab.). Ziur baikaude gure gizarteak haien errealitatea zein den ulertzea lortuko dugula, eta gehiago lagundu behar dugula, desberdintasunak zuzenduko badira.

     

AGENDA

Al As Az Og Or Lr Ig
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30

Egin zaitez bazkide

formulario

Guri buruz

MUGEN GAINETIK-ek Hegoaldeko herriekin lankidetza sustatzen duen bezala Iparraldean giza eraldaketa bultzatzen duen erakunde bat da. Gure ustez, Elkartasuna ezin da asmotan gelditu edo egituren aldaketen menpe egon. Parte hartu behar da.

Kokapena

C/ Portuetxe 15, 1º C, 20018 Donostia - San Sebastián

Harremana

Gurekin harremanetan jarri nahi izanez gero, deitu telefono zenbaki honetara:
(0034) 943 312029 edo posta elektroniko bat bidali helbide honetara:
mugen@mugengainetik.org