Asaunixil
Merkaturatzeko sareak, eragin politikoa, elikadura-burujabetza…
- Super User
|
![]() |
“Merkaturatzeko, lurraldearen defentsan eragin politikoa izateko, elikadura-burujabetzarako eta ingurumenaren zainketarako sareen gauzatzea Nebaj, Chajul eta Cotzal udalerrietan“
Laburpena: Proiektu honek,Nebaj, Chajul eta Cotzal udalerrietako nekazari komunitateetako emakume nahiz gizonen giza eskubideak aldarrikatuko dituen egitasmoak martxan jartzeko asmoa du. Horretarako, beraien gaitasun teknikoak, antolaketakoak, politikoak, ekonomikoak nahiz ingurumenekoak indartuko dituzten egitasmoak burutu dira, instrumentu juridiko nazional eta internazionalak erabiliaz. Alde batetik emakumearen ahalduntzerako hainbat ekintza burutuko dira, gaitasun tekniko eta administratiboak 4 ekimen alorretan indartuz: hazitegiak, negutegiak, erlategiak eta ongarri organikoa. Aldi berean, lurraldearen defentsa eta baliabide naturalen babeserako eragin politikoko ekintzak burutuko dira, komunitate asanbladetan aukeratuak izan diren 9 komunitatetako arduradunak antolaketa-egituran indartuko dituen prozesuak bideratuko dira. Modu berean, baliabideen banaketa parekideari, lurraren jabetza eskubideari eta ingurumenarekiko zainketari buruzko sentsibilizazio eta hausnarketa espazioak sortuko dira, talde antolaketaren eta giza eskubideen antolaketaren mesederako. Bestalde, Ixil eskualdeko 29 komunitatetako emakume eta gizonen ekoizpena areagotu eta anitzagoa bilakatzeko, modu teoriko nahiz praktikoan trebatzeko espazioak sortuko dira, nekazaritza praktika onak ezartzeaz gain, ongarri organikoari eta pestizida organikoari garrantzia berezia eskainiz. Ekintza hauek ekoizpen gaitasunak indartzea, elikagaien kontsumo egokia bideratzea, ingurumenaren zaintza sustatzeko lurra hobetzea eta ondorioz, tokiko biztanleriaren osasuna hobetzea izango dute helburu.
Xede-biztanleria: Proiektu honetako parte-hartzaileak landa eremuko komunitateetan bizi diren Ixil etniako indigenak dira. Ixil eskualdeko biztanleen %87a pobrezia-egoeran aurkitzen da, eta %33a berriz, muturreko-pobrezian. Besteak beste, zuzenean 480 emakume eta 196 gizonekin egingo da lan, eta zeharka 2500 pertsonekin. Horretaz gain herri indigenen eskubideak babesteko asmoz, 9 komunitate indigenetako biztanleriarekin ere elkarlanatuko da maila orokorrean. Emaitzak: 1. Emaitza: 4 ekimen alorretako (hazitegiak, negutegiak, erlategiak eta ongarri organikoa) gaitasun produktibo, administratibo eta antolaketakoak indartu dira, Nebaj, Chajul eta Cotzal udalerrietako 14 komunitatetan banatutako 184 emakume eta 72 gizonen artean. 2. Emaitza: Río Bañado (6 komunitatez osatua), Acul, Antiguo Xonca eta Jua komunitate indigenetako lurralde defentsa indartzeko trebatze saioak bideratu dira. 3. Emaitza: 63 gizon eta 206 emakumeren ekoizpen agroekologikoaren eta ingurumenaren zainketaren gaitasunak areagotu dira, elikadura-burujabetza ekimenen bidez. |
Finantzaketa: Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia: 450.903,92 € Tokiko ekarpena: 114.872,77 € Garapenerako Nazioarteko Lankidetzaren Espainiako Agentzia: 1.512,00 € Proiektuaren guztizko aurrekontua: |
Egikaritzea: 2015- 2017 |
Lankidea: ASAUNIXIL |