“Lurraldea defendatzeko eta ingurumena kontserbatzeko antolamendu kolektiboa, ahalduntzea eta bidezko parte-hartze prozesuen bitartezko eragin politikoa sustatzea. II. Fasea”

 

Laburpena: Proiektu honen helburua da Ixil Eskualdeko zortzi komunitate indigenatan lurraldea defendatzeko eta ingurumena kontserbatzeko antolamendu kolektiboa, emakumeen ahalduntzea eta eragin politikoa sustatzea, ordezkaritza- eta erabakitze-espazioetan emakumeen parte-hartzea bultzatuz eta elikadura-burujabetzaren alde lan eginez.Horretarako, emakumeen ahalduntzea izango da estrategia nagusietako bat; baita komunitateetako erabakitze-espazioetan haien parte-hartzea bultzatzea ere.Bestalde, indarrak batu eta eragin-gaitasuna sortze aldera, zortzi komunitateek osatuko duten Komunitate Indigenen Sare bat sortu eta indartuko da; komunitate bakoitzeko bina emakume eta gizon izango dira sareko ordezkariak.Horrez gain, Pico de Oro kasuaren eta Rio Bañado sektorearen prozedurarekin jarraituko da, lurraren jabetzari buruzko ziurtasun juridikoa izateko helburuz eta, hortik abiatuta, enpresa hidroelektrikoen eta komunitate indigenen eskubide-urraketaren aurkako demandak bideratu ahal izateko.Hori guztia ingurumena kontserbatzeko ikuspuntutik eginda da, elikadura-burujabetzako estrategia bat bultzatuz.

 

Xede-biztanleria:Ixil eskualdeko zortzi komunitate indigenatako ordezkari diren antolatutako 243 emakumek eta 210 gizonek osatzen dute proiektu honen xede-biztanleria.Kontuan izanda lurrarekin eta lurraren kudeaketarekin lotutako alderdietan eta komunitatearen antolamenduan emakumearen parte-hartzea ia ezereza izan dela orain arte, proiektu honek lortu nahi duena da 243 emakumeren gaitasunak indartzea, komunitatearen kudeaketan haien parte-hartzea sustatzeko helburuz.Horretarako, beharrezkoa izango da haien autoestimua eta autonomia indartzen laguntzea, lurraldeari buruzko erabakiak hartzeari dagokionez eragina izateko.Baita herri indigenen eta lurrak eskuratzeko eskubideei buruzko ezagutzak eta tresnak ematea ere.

 

Emaitzak:

1.E. Zortzi komunitate indigenatako 83 emakumek aitortzen dute eskubidedunak direla, eta eztabaida, debate, erabakitze eta kudeaketa espazioetan beren parte-hartzea handitu dute; gainera, 50 gizonek emakumeen eskubideen inguruko beren jarrera eta pentsamoldea alda dezatela lortu dute. Komunitateko pertsonen arteko harremanetan aldaketa esanguratsuak islatzea ahalbidetuko du horrek.

2.E. Zortzi komunitate indigenaren Sare bat eratu da, zortzi emakumez eta zortzi gizonez osatutakoa; sare horrek, beste erakunde batzuekiko aliantzen bitartez, indartu egin du tokiko agintarien aurreko lurraldearen bere defentsa.

3.E. Zortzi komunitate indigenek osatzen dute Sarea, eta komunitate horietako 320 lagunengana iristen da (20 emakume eta 20 gizon komunitate bakoitzeko); laguntza juridikoari esker, beren lurrak erregularizatzeko lege-prozesuak bideratu dituzte, aldez aurretik kontsultatu gabe lurrak usurpatzeagatiko demanda jartzea planteatu dute eta, halaber, emakumeek lurrak eskuratzeko duten eskubidea defendatzen dute.

4.E. Ingurumena zaintzearen eta hobetzearen eta elikadura-burujabetza sustatzearen garrantziari buruzko sentsibilizazio- eta hausnarketa-prozesuak egin dira zortzi komunitate indigenatako ordezkari diren 83 emakume eta 50 gizonekin.

Finantzaketa:

Donostiako Udala: 48.628,73 €

Tokiko erakundea eta xede-biztanleria: 16.589,71 €

Proiektuaren aurrekontu osoa: 65.218,44 €

Egikaritzea:2017-2018

Lankidea: AsaunIxil