Kolonbiako Egiaren Batzordeak dokumentua aurkeztu du

 

“TXORIEK KANTATZEN EZ ZUTENEAN”

 

Kolonbiako bake-prozesuari buruzko azken txostenaren kapitulu honek biktimen eta konfrontazioan parte hartu zutenen testigantzak biltzen ditu.  

Egia Argitzeko, Bizikidetzarako eta Ez Errepikatzeko Batzordeak Azken Txostena argitaratu du ekainaren 28an, urteetako ikerketaren emaitza den dokumentua. Kolonbiako gatazkarekin zerikusia duten 25.000 pertsonaren testigantzak jaso dira.

Dokumentua 10 kapitulu tematikotan banatuta dago, eta gomendio-plan bat diseinatzeko balio izan du. Plan horren helburua da ez errepikatzeko oinarriak eta etorkizun baketsu baten itxaropena finkatzea, gure euskal errealitaterako eredu gisa balio dezakeena.

Radio Nacional Colombianaren webguneak zuekin partekatzea egokia iruditu zaigun lekukotza batzuen laburpenak nabarmentzen ditu artikulu honetan.

Eta Egiaren Batzordearen webguneak testigantzak audio formatuan jasotzen dituzten tresnak, baliabideak eta soinu-dokumentuak eskaintzen ditu.

Hemen duzue Ondorio eta Gomendioei buruzko Azken Txostena eta aipatutako testigantzak jasotzen dituen "txoriek kantatzen ez zutenean" txostena.

 

 Relatos Comisin de la Verdad COLP 259127