pro9 1000
 

“Baliabide produktiboen kudeaketa komunitarioa hobetzea, betidanik La Paz departamentuko (Bolivia) Tacacoma herrian bizi izan diren emakume ekoizle indigenen nekazaritza eta abeltzaintzako garapena finkatzeko”

Laburpena: Egitasmoaren helburua da betidanik Tacacoma udalerrian (La Paz) bizi izan diren 27 nekazari-komunitate indigenetako ekoizle txikien gaitasun produktiboa eta kudeaketa-gaitasuna hobetzea, komunitate horietako familiak (% 60,5) muturreko pobrezian bizi baitira. Egitasmoak bi jardun-ildo nagusi ditu: a) Baliabide produktiboak lortzea, kudeatzea eta modu iraunkorrean erabiltzea: ureztatze-sistema eraikitzea, nekazaritzako terrazak egokitzea, agroekologia aplikatzea, ur-sorburuak babestea, etab.; b) Eragina izatea nekazaritza-ekoizpenaren aldeko politika publikoetan, alegia, nekazaritza-ekoizle txikiek udal-politika publikoak kudeatzen eta prestatzen parte hartzea edo eragina izatea.

 

Helburuko populazioa: Guztira 941 nekazaritza-ekoizle txiki, 459 emakume eta 482 gizon; guztiak ere egitasmoaren jardun-esparruko 27 komunitateetakoak. Aymara etniakoak dira, eta jatorrizko herritzat edo indigenatzat dute beren burua.

 

Emaitzak:

1. Emaitza: Kudeaketa komunitarioa ezarri da, baliabide produktiboak (lurra eta ura) eskuratzeko eta modu iraunkorrean erabili ahal izateko egoki diren teknologiak ezartzeko, administratzeko, erabiltzeko eta mantentzeko.
2. Emaitza: Betidanik Lomas, Ananea, Bancuni, Machacamarka, Santa Clara eta Collabamban bizi izan diren komunitate indigenek sistema bat dute nekazaritza-partzelak ureztatzeko.
3. Emaitza: 45º baino gehiagoko maldetan dauden lurrak nekazaritzarako berreskuratzeko ohitura egokiak ezarri dira.
4. Emaitza: Komunitateetako nekazaritza-sustatzaileek ahalmena dute estatu boliviarrak udalerriei ezarritako politika publikoetan elikagaietarako eskubidea errespeta dadila eskatzeko.
5. Emaitza: Nekazari indigenen jatorrizko komunitateak udal politika publikoetan eragina izateko gaitu dira.

 

Finantziazioa:
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia: 327.525,88€
Bertakoen ekarpena: 188.631,77€

Gauzatze-aldia: 2011-2014