descosur
Aukera Berdintasuna.
- Super User
Perun, Erakundeak eta Gobernu Lokalak elkarlanean.
![]() |
Laburpena: Egitasmo hau 2007an hasitako prozesu baten IV. fasea da, eta Caravelí probintziako (Arequipa departamentua, Peruren hegoaldea) hiru barrutitan garatuko da: Chaparra, Quicacha eta Huanuhuanu. Ekoizleen elkarteak indartu nahi dira, komunitateetako lider bihur daitezen. Tokiko gobernuekin ere lan egiten da, baita inguruko ekoizpen-elkarteekin eta ureztatzaileen elkarteekin ere, dauzkaten baliabide naturalak eta ur-baliabideak eraginkortasunez kudea ditzaten; eta emakumeak ere dinamika ekonomikoetan, sozialetan eta lanekoetan sartzea bultzatzen da, diru-sarrerak izan ditzaten, horrela, independentzia eta autonomia handiagoa izateko eta parte-hartzea eta erabakimena berriro baloratzeko. Hona hemen egitasmoaren estrategia nagusiak: gaikuntza eta prestakuntza, nola biztanleak hala tokiko gobernuak ingurumenaren problematikaz sentsibilizatzea, ekoizpen-elkarteekin lan egitea haiek indartzeko, eta emakumeek eta gizonek aukera berdinak izatea. Hori guztia lortzeko, emakumea esparru guztietan sartzea sustatzen du.
Helburuko populazioa: hiru barrutietako ekoizleak (94 emakumeak, eta 135 gizonak). Horietatik, 70ek paltak ekoizten dituzte; 87k, udareak; 32k, olibak; eta 40k, mahatsa. Guztira, beraz, 229 pertsona.
Emaitzak:
Finantziazioa: |
Gauzatze-aldia: 2012-2015 |