- Nork idatzia: mugengainetik
- Kategoria: Slider
- Azteazkena, 02 Martxoa 2022 16:51
- Bisitak: 408
Aintzane Muguruzak idatzitako txostenean 10 trans emakumeen testigantzak jaso dira
Gehitu eta Mugen Gainetik elkarteek EAEko trans emakumeen lan egoeraren inguruko txostena aurkezten dizuegu
Gehitu eta Mugen Gainetik GKEn lankidetzari esker sortu da txosten hau, Eusko Jaurlaritzako eLankidetzak lagundu duen “LGTBI+ kolektiboaren eskubideen alde lan egiten duten Erdialdeko Amerikako eta Euskal Herriko erakundeen arteko koordinazio-guneak sortu dira. II. Fasea” proiektuaren baitan. Aintzane Muguruzak burutu duen txostena Gehituk 2018an egin zuen “LGTBI+ populazioaren errealitateen diagnostikoa Gipuzkoan 2018” ondorioztatu ziren beharretako bat zen. Ikerketak 10 emakume trans eta lan-harreman arloko 6 profesionalekin eginiko elkarrizketak jaso ditu, eta hainbat ondorio eta proposamen nabarmendu ditu. Txostena EAEko erakundeetan aurkeztuko dugu datozen asteetan.
Txosten osoa deskargatu dezakezu PDF formatuan HEMEN_PDF Eta formatuan elektrinokoan ere eskuragarri duzu epub formatuan HEMEN_EPUB eta mobi formatuan HEMEN_MOBI
Lan hau osatzeko Aintzane Muguruzak laguntza hauek jaso ditu:
Gal·la Bertran i Vallès elkarrizketetan Paty Ortiz de Zarate koordinazioan Lide Arroyo Egizabal itzulpenean. Ikuspe edizioa eta maketazioan.
|
- Nork idatzia: mugengainetik
- Kategoria: Slider
- Astelehena, 21 Otsaila 2022 11:46
- Bisitak: 83
LGTBI+ kolektibo eskubideen alde lan egiten duten erakundeen
nazioarteko I topaketaren sistematizazioa aurkezten dizuegu
Gehitu eta Mugen Gainetik elkarteek LGTBI+ kolektiboaren eskubideen alde lan egiten duten erakundeen nazioarteko I topaketaren sistematizazioa aurkezten dizuegu
2021eko irailean LGTBI+ KOLEKTIBOAREN ESKUBIDEEN ALDE LAN EGITEN DUTEN ERAKUNDEEN NAZIOARTEKO TOPAKETAK antolatu genituen Mugen Gainetik elkartearekin batera. Planetan zehar asko gara LGTBI+ kolektiboaren eskubideen defentsaren alde lan egiten dugun erakundeak. Gure jendearen egoera eta gure erakundeen lanerako gaitasuna izugarri aldatzen da gauden munduko lekuaren arabera. Bertan Ampyl, Bizigay, Cattrachas, Comcavis Trans, Ehgam, Espacio de Mujeres La Llave, FELGTB, Gehitu, Les Bascos, Mugen Gainetik, Naizen, Oasis eta Xamurrak Aniztasuna elkarteak bilduko dira aste honetan zehar. Topaketa hauen bidez, erakunde gisa indartzen lagundu nahi dugu, lankidetza sustatzeko harremanak sortuz. Horrekin, LGTBI+ kolektiboaren eskubideak erdialdeko Amerikan zein Euskal Herrian bete daitezen lanak aurrera egin dezan lortu nahi dugu.
Ondorioen sistematizazioa deskargatu dezakezue hemen Lan honen garapena Ikuspe ren laguntzarekin egin dugu eta ilustrazioak Teresa Castrorenak dira.
|
- Nork idatzia: Super User
- Kategoria: Slider
- Ostirala, 17 Abendua 2021 00:00
- Bisitak: 90
EMAKUMEAK BEREN LURRALDEA DEFENDATZEN
Argazki erakusketa digitala: “EMAKUMEAK BEREN LURRALDEA DEFENDATZEN”
Mexiko eta Guatemalako emakumeek historian zehar lurraldea defendatzeko egindako lana ezagutzera emateko, honako argazki erakusketa digitala hau prestatu dugu. Erakusketan, lurraldearen defentsaren adibide diren 14 argazkiak ikus daitezke (7 Guatemala eta 7 Mexiko).
Argazkiok Guatemalan eta Mexikon egindako argazki lehiaketa batetik eskuratu dira eta argazkilariek askatasun osoa eduki dute argazkiok egiterakoan.
Proiektua Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin gauzatu da.
|
- Nork idatzia: mugengainetik
- Kategoria: Slider
- Astelehena, 21 Otsaila 2022 11:46
- Bisitak: 98
Datu-baseak 1234 lan biltzen ditu oraingoz
Gehitu eta Mugen Gainetik elkarteek amankomunean garatzen duten proiektuen barne garatu da datu basea
Gehitu elkartearekin batera burutzen ditugun proiektuen barne, literatura lesbikoko hainbat lan biltzen dituen datu base bat osatu dugu LibraryThing tresna erabilita. LibraryThing software libreko tresna bat da eta badu euskarazko bertsio beta bat. Datu basean 1234 titulu bildu ditugu, gehienak gaztelaniaz baina baita euskaraz egin direnak eta katalanez, ingeles eta frantsesez esanguratsuak iruditu zaizkigunak ere. Umeentzako literatura dago, baita helduentzako komikiak, literatura erotikoa edo poliziakoa, ikerketa eta txostenak, eta abar. Badaude aspaldiko lanak eta baita berri-berriak ere. Laburbilduz, lesbianismoari buruz hitzegin duten eta aurkitu dugun lan guztiak bildu ditugu. Espero dugu interesekoa izango zaizuela. Lanen bat faltan botako bazenute, esaiguzue!
Datu-basera jotzeko klikatu HEMEN
|
- Nork idatzia: Super User
- Kategoria: Slider
- Ostirala, 12 Azaroa 2021 03:39
- Bisitak: 322
Gehituk, Ikuspek eta Mugen Gainetikek Aniztasun Hezkuntzarako gida didaktikoa landu dugu