- mugengainetik
- Kategoria: Slider
- Azteazkena, 02 Martxoa 2022 16:51
- 571
Txostenean 10 trans emakumeen testigantzak jaso dira
Gehitu eta Mugen Gainetik elkarteek EAEko trans emakumeen lan egoeraren inguruko txostena aurkezten dizuegu
Gehitu eta Mugen Gainetik GKEn lankidetzari esker sortu da txosten hau, Eusko Jaurlaritzako eLankidetzak lagundu duen “LGTBI+ kolektiboaren eskubideen alde lan egiten duten Erdialdeko Amerikako eta Euskal Herriko erakundeen arteko koordinazio-guneak sortu dira. II. Fasea” proiektuaren baitan. Aintzane Muguruzak burutu duen txostena Gehituk 2018an egin zuen “LGTBI+ populazioaren errealitateen diagnostikoa Gipuzkoan 2018” ondorioztatu ziren beharretako bat zen. Ikerketak 10 emakume trans eta lan-harreman arloko 6 profesionalekin eginiko elkarrizketak jaso ditu, eta hainbat ondorio eta proposamen nabarmendu ditu. Txostena EAEko erakundeetan aurkeztuko dugu datozen asteetan.
Txosten osoa deskargatu dezakezu PDF formatuan HEMEN_PDF Eta formatuan elektrinokoan ere eskuragarri duzu epub formatuan HEMEN_EPUB eta mobi formatuan HEMEN_MOBI
Lan hau osatzeko Aintzane Muguruzak laguntza hauek jaso ditu:
Gal·la Bertran i Vallès elkarrizketetan Paty Ortiz de Zarate koordinazioan Lide Arroyo Egizabal itzulpenean. Ikuspe edizioa eta maketazioan.
|