Datu-baseak 1234 lan biltzen ditu oraingoz

 Gehitu eta Mugen Gainetik elkarteek amankomunean garatzen duten proiektuen barne garatu da datu basea

Gehitu elkartearekin batera burutzen ditugun proiektuen barne, literatura lesbikoko hainbat lan biltzen dituen datu base bat osatu dugu LibraryThing tresna erabilita.

LibraryThing software libreko tresna bat da eta badu euskarazko bertsio beta bat.

Datu basean 1234 titulu bildu ditugu, gehienak gaztelaniaz baina baita euskaraz egin direnak eta katalanez, ingeles eta frantsesez esanguratsuak iruditu zaizkigunak ere.

Umeentzako literatura dago, baita helduentzako komikiak, literatura erotikoa edo poliziakoa, ikerketa eta txostenak, eta abar.

Badaude aspaldiko lanak eta baita berri-berriak ere.

Laburbilduz, lesbianismoari buruz hitzegin duten eta aurkitu dugun lan guztiak bildu ditugu.

Espero dugu interesekoa izango zaizuela.

Lanen bat faltan botako bazenute, esaiguzue!

 

Datu-basera jotzeko klikatu HEMEN

 

literatura lesbika irudia