nicaragua
Berdintasunerako Komunikazioa.
- Super User
Berdintasunerako Komunikazioa Nicaraguan.
![]() |
“Berdintasunerako komunikazioa”. Laburpena: Egitasmoaren helburua da, bai eremu publikoan, pribatuan eta intimoan, bai esparru sozioekonomikoan, politikoan eta kulturalean, gizonen eta emakumeen eskubide- eta aukera-berdintasunaren aldeko mezuak zabaltzea. Kontuan izanik Nikaraguako hedabideek egunero eskaintzen dituztela sexismoa eta misoginia indartzen dituzten mezuak, ezinbestekoa da baliabideak inbertitzea bi sexuetako komunikatzaile gazteak prestatzeko, beste ikuspegi bat eskain dezaten genero-harremanei eta emakumeen eskubideei buruz. Bai nortasunari bai jatorriari erreparatuta, aniztasuna bermatuko da. Hala, Nikaraguako zortzi departamentuetako eta bi eskualde autonomoetako gizonek eta emakumeek parte hartuko dute: hirikoak eta landa-eremukoak, mestizoak, indigenak eta afro-ondorengoak. Helburuko populazioa: Egitasmoaren helburuko populazio zuzena 20 emakume komunikatzaile, 20 gizon komunikatzaile eta emakumeen elkarteetako 80 emakume dira. Gehienak herri erdiurbanoetatik (bertan aritzen dira komunikatzaile-lanetan) eta sektore sozioekonomiko txiroetatik datoz, eta gainerakoak (gutxi batzuk) klase ertain-baxukoak dira. Parte-hartzaileen % 25 gutxienez indigenak eta afro-ondorengoak dira, eta herrialdearen iparraldean eta Karibe aldean bizi dira. Emaitzak: Finantziazioa: |
Gauzatze-aldia: |