perú
4 barrutitako emakumeek indarkeriarik gabeko hiri segurua bultzatu dute Lima Hegoaldean
- Super User
![]() |
||||||||||||||||||||||||||||
“4 barrutitako emakumeek indarkeriarik gabeko hiri segurua bultzatu dute Lima Hegoaldean”
Laburpena: Proiektuari esker, genero-indarkeriaren adierazpen guztiak murrizten ari dira Lima-Hegoaldeko 4 barrutitan –Villa El Salvador, Villa María del Triunfo, San Juan de Miraflores eta Lurín–, emakumeen eta gizonen artean harreman-modu berriak indartzearren. Zehazki, gizarte-erakundeetako eta ikastetxe publikoetako emakumeen trebetasun eta gaitasunak indartzen ari dira, espazio publikoetan emakumeen aurkako indarkeria eta segurtasunik eza prebenitze aldera. Halaber, emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioarekin lotutako edukiak lantzen dituen irratsaio bat produzitzen eta emititzen da, parte-hartzean oinarritua, Emakumearen Agenda Politikoko emakumeen eta Desco-ren lantalde teknikoaren artean. Emakumeen zentroa abiarazi da gaikuntza-zerbitzuak eta lege-aholkularitza eskaintzeko; zentro horrek Lima-Hegoaldeko emakumeak antolatzea indartuko du, beren aurkako indarkeria prebenitze aldera. Eta tresnak sortzen ari dira, hala nola ikerketa bat, emakumeen aurkako indarkeria sustatzen duten eta indarrean dauden estereotipo nagusiak zeintzuk diren identifikatzen laguntzeko; baita herritarren segurtasunari buruzko txosten bat ere, emakumeentzako arrisku-mapak identifikatzen dituela.
Xede-biztanleria: Proiektuaren xede-biztanleria, funtsean, honako hauek osatzen dute: Lima-Hegoaldeko lau barrutitan Emakumeen Agenda Politikoa bultzatzen duten gizarte-erakundeetako 80 emakumek, erakunde horietan bertan gaikuntza- eta sentsibilizazio-jardunaldiak antolatzen dituzten eta komunikazio-programaz arduratzen diren 40 emakumek, eta emakumeen eskubideei buruzko eta indarkeriari aurre egiteko moduei buruzko prestakuntza jasotzen ari diren 500 emakumek.
Hortaz, zuzeneko xede-biztanleria 620 emakume diren arren, zeharkako xede-biztanleria 14.000 lagun (7.000 gizon eta 7.000 emakume) direla kalkulatzen da, ezarri diren sentsibilizazioko, kultura-arloko eta komunikazioko jarduerak direla eta.
Emaitzak: E.1.Lima Hegoaldeko 4 barrutietako gizarte-erakundeetako eta ikastetxeetako 80 emakumek gaitasunak indartu dituzte eta emakumeen aurkako indarkeriaren eta segurtasunik ezaren –adierazpen guztiak aintzat hartuta– prebentziorako tresnak eskuratu dituzte. E.2.Lima Hegoaldeko 4 barrutietako Emakumearen Agenda Politikoko gizarte-erakundeetako 40 emakumek komunikazio-trebetasunak hobetu eta sendotu dituzte irratsaioak produzitu eta emititzeko. E.3.Gaikuntza-zerbitzuak eta lege-aholkularitza eskaini dira eta Villa el Salvadorreko emakumeak antolatzea ahalbidetu da, desco-k eskainitako gune batean.
Finantzaketa: Tolosako Udala: 14.998,08€ Irungo Udala: 11.274,22€ Hondarribiko Udala: 5.357,41€ Tokiko ekarpena: 123,38 € Proiektuaren aurrekontua, guztira: 31.753,10€
Egikaritzea: 2017
Tokiko Bazkidea: Desco (Centro de Estudios y Promoción del Desarrollo) zentroaren Programa Urbanoa |
||||||||||||||||||||||||||||
|
||||||||||||||||||||||||||||