perú
Igual-Arte: eskubide ekonomiko, sozial, kultural eta ingurumenekoak sustatuz
- Super User
“Igual-Arte: eskubide ekonomiko, sozial, kultural eta ingurumenekoak sustatuz” Laburpena: Proiektu honen bitartez, emakumeen eskubide ekonomiko, sozial, kultural eta ingurumenekoen sustapenean lan egin nahi dugu, baita aniztasun afektibo-sexualarekiko errespetuan eta genero-indarkeriaren prebentzioan ere, Hego Limako 4 barrutitan: San Juan de Miraflores, Villa El Salvador, Villa María del Triunfo eta Lurín. Hori honako hauen bitartez gauzatuko da: -Prestakuntza-programa bat genero-indarkeriako egoerak gainditu dituzten emakume lider sozialentzat, sustatzaile komunitarioak izan daitezen, artearen erabileran trebatuz, eskubide sozial, kultural, ekonomiko eta ingurumenekoak sustatzeko eta genero-indarkeria prebenitzeko tresna pedagogikoa den neurrian. -Prestakuntza programa bat eskola publikoetako gizonezko eta emakumezko nerabeentzat, prestakuntza egokia jaso duten emakume sustatzaileen eskutik. -Komunikazio-kanpaina bat, sare sozialen, irrati-programen eta aktibismo digitaleko estrategia baten bitartez. -Udal-sustatzaileen eta funtzionarioen gaitasunak indartzea eta Hego Limako 4 toki-gobernuko instantziei laguntza teknikoa ematea. Xede-biztanleria: Genero-indarkeria jasan duten 20 emakume; 20 herri-jantokiko 200 emakume; 240 ikasle (120 emakume eta 120 gizon), eta 12 eskola publikoko 50 irakasle. Toki-gobernuetako 20 agintari (10 gizon eta 10 emakume). Emaitzak: E1. Hego Limako 4 barrutiko Emakumeen Agenda Politikoa bultzatzen duten gizarte-erakundeetako kide izanik indarkeriaren biktima izan diren 20 emakumek prestakuntza jaso dute herri-jantokietako beste emakume batzuk eta 12 eskola publikoko ikasleak informatu, sentsibilizatu eta trebatzeko eskubide ekonomiko, sozial, kultural eta ingurumenekoen sustapenean eta genero-indarkeriaren prebentzioan, artea tresna pedagogiko gisa darabilen hezkuntza-estrategia baten bitartez. E2. Hego Limako 12 eskola publikoko 240 ikaslek (120 emakume eta 120 gizon), 50 irakaslek eta giza kokaguneetako 20 herri-jantokiko 200 emakumek[1] informazioa, sentsibilizazioa eta trebakuntza jaso dute genero-indarkeriaren prebentzioaren eta emakumeen eskubide ekonomiko, sozial, kultural eta ingurumenekoen gainean, artea hezkuntza-tresna gisa darabilen hezkuntza-estrategia baten bitartez. E3. Hego Limako 5.000 pertsonak (2.500 emakume eta 2.500 gizon) informazioa eta sentsibilizazioa jasotzen dute komunikazio-estrategia baten bitartez, emakumeen eskubide sozial, politiko, kultural eta ingurumenekoak sustatzeko eta genero-indarkeria prebenitzeko. E4. Hego Limako 4 toki-gobernuko (Villa El Salvador, Villa María del Triunfo, San Juan de Miraflores eta Lurín) agintariek eta funtzionario publikoek beren gaitasunak indartu dituzte genero-indarkeriaren arazoari heltzeko eta emakumeen eta haurren eskubideak sustatzeko kudeaketa publikoaren eskutik. |
Finantzaketa: Gipuzkoako Foru Aldundia: 119.999,53 € Toki-ekarpena: 5.212,37 € Proiektuaren Aurrekontu Totala: 125.212,29 € |
Egikaritzea: 2020-2021 |
Lankidea: DESCO Hiri Programa |