Igual-Arte 2.0: emakumeen DESCAk sustatzen genero-indarkeria prebenitzeko

 

Laburpena: Proiektu honen bitartez, emakumeen eskubideak (ekonomia-, gizarte-, kultura- eta ingurumen-eskubideak) sustatzea, aniztasun afektibo-sexualaren errespetua eta genero-indarkeriaren prebentzioa landu nahi ditugu Lima Hegoaldeko 4 barrutitan (San Juan Miraflores, Villa El Salvador, Villa María del Triunfo eta Lurín). Honela egingo dugu hori:

a) Prestakuntzako eta elkartrukerako programa bat, genero-indarkeriako egoerak gainditu dituzten emakumezko lider sozial gazte eta helduei zuzendua, artea tresna pedagogiko eraldatzaile gisa erabiltzeari buruzkoa.

b) Lima Hegoaldeko eskola publikoetako ikasleei zuzendutako prestakuntza-programa bat, Limako nerabeak sentsibilizatzeko estrategia batekin batera, sare sozialen bidezko komunikazio-kanpaina baten esparruan.

c) Lima Hegoaldeko herri-jantokien aldeko lan-estrategia bat, besteak beste, eremu fisikoa hobetuta eta kideen osasun-arloko gaitasunak hobetuta pandemiaren eta pandemia osteko testuinguruan, eta arteterapia osasun mentalerako.

d) Lima Hegoaldeko 4 tokiko gobernutako funtzionarioen eta udal-sustatzaileen gaitasunak indartzea, eta emakumeen aurkako indarkeria prebenitzeko, zigortzeko eta desagerrarazteko Barrutiko Hitzarmen Instantziei laguntza teknikoa ematea.

Xede-biztanleria:  Proiektuaren zuzeneko hartzaileak 920 pertsona dira:

- gizarte-erakundeetako 50 kide:

genero-indarkeriako egoerak gainditu dituzten eta APMko lider diren 20 emakume

COMULIA eta LUJUXI erakundeetako lider diren 20 emakume gazte

“Mujeres Diversas” LGTB+ kolektiboko 10 kide

- 20 herri-jantokitako 200 emakume

- 600 ikasle (300 emakume eta 300 gizon)

- 12 eskola publikotako 50 irakasle

- tokiko gobernuetako 20 agintari (10 gizon eta 10 emakume).

Emaitzak:

1E. Indarkeria-egoerak gainditu dituzten eta Lima Hegoaldeko 4 barrutitako Emakumeen Agenda Politikoa bultzatzen duten gizarte-erakundeetako lider diren 20 emakumek eta emakumezko 20 lider gaztek prestakuntza eta indarra jaso dute herri-jantokietako 200 emakume eta 12 eskola publikotako ikasleak informatzeko, sentsibilizatzeko eta gaitzeko emakumeen ekonomia-, gizarte-, kultura- eta ingurumen-eskubideen sustapenari, genero-indarkeriaren prebentzioari eta aniztasuna afektibo-sexualarekiko errespetuari dagokienez, betiere artea tresna pedagogiko eraldatzaile gisa erabiltzen duen hezkuntza-estrategia baten bitartez.

2E. Lima Hegoaldeko 12 ikastetxe publikotako 50 irakaslek eta 600 ikaslek (300 emakume eta 300 gizon) kontzientziazioa eta gaikuntza jaso dute APMko emakumezko lider gazteen eta emakumeen eskutik, emakumeen ekonomia-, gizarte-, kultura- eta ingurumen-eskubideei dagokienez, artibismo digitaleko lehiaketen bitartez; nerabeek parte hartu dute lehiaketa horietan, sare sozialen bidezko komunikazio-kanpaina baten esparruan, eta 5.000 pertsona baino gehiago sentsibilizatu eta informatu dituzte gai horien gainean

3E. Lima Hegoaldeko 4 tokiko gobernuetako (Villa El Salvador, Villa María del Triunfo, San Juan de Miraflores eta Lurín) funtzionario publikoek eta agintariek genero-indarkeriaren arazoari aurre egiteko eta emakume eta haurren eskubideak udal-kudeaketa publikotik sustatzeko gaitasunak indartu dituzte.

4E. 20 herri-jantokitako 200 emakumek prestakuntza jaso dute eta jantokietako elikagaien ekoizpenaren osasun- eta nutrizio-kudeaketan egiten zuten lana hobetu dute, elikadura kolektiboko zerbitzuetan prestatutako elikagaiak eskuratzen kontsumitzen dituzten erabiltzaileen osasuna hobetzearren, eta arteterapia-tailerrak jaso dituzte beren osasun mentala indartzeko eta emakumearen aurkako indarkeria prebenitzeko.

 

                                                                                                          

 

Finantzaketa:

Gipuzkoako Foru Aldundia: 99.995,31€

Toki-ekarpena:  9.623,61€

Proiektuaren Aurrekontu Totala: 109.618,92€

Egikaritzea: 2022

Lankidea: DESCO Programa Urbano (Desco Ciudadano)