“Feministak, giza eskubideen emakume defendatzaileak eta LGTBI erakundeak, aliantza transfeministak eraikiz eta sexu- eta ugalketa-eskubideen defentsaren aldeko borrokan, El Salvadorren”

 

Laburpena: Proiektuaren helburua da El Salvadorreko trans emakumeak eta erakunde feministak artikulatzea, eta haien gaitasun politikoak eta eragina indartzea, sexu- eta ugalketa-eskubideetan, indarkeriarik gabeko bizitza bat edukitzeko eskubidean eta giza eskubideen defendatzaileen babes integralean aurrera egiteko.

Honako emaitza hauek lortu nahi ditu: gutxienez 75 feministaren eta trans emakumeren gaitasunak indartzea beren sexu- eta ugalketa-eskubideak baliatu eta defendatzeko; Mahai Iraunkorraren eta CMDL, CONCAVIS eta ASPIDH erakundeen Legebiltzarrean eragiteko gaitasuna hobetzea, non Genero Nortasunari buruzko Legea eta Giza Eskubideen emakume defendatzaileen babes integralari buruzko Legea aztertzen ari diren, elkarrizketa informatu bat sustatuz, esperientziak elkartrukatuz eta giza eskubideen erakundeen gomendioen aurrerapenaren berri ematen duen informazioa sortuz; eta, trans emakumeen eta Giza Eskubideen emakume defendatzaileen eskubideen urraketari dagokionez, herritarrengan eta Legebiltzarrean eragin soziala eta politikoa gauzatzeko tresnak egin eta garatu izana, Legebiltzarrean aztertzen ari den legeria onartzeko eragina indartzearren.

 

Xede-biztanleria: 252 feminista, honako hauek barne: Colectiva erakundeko kideak, babes integral feminista garatzeaz arduratzen diren giza eskubideen emakume defendatzaileak, 8 kazetari eta 12 emakume legebiltzarkide.

CONCAVIS eta ASPIDH erakundeetako 118 trans emakume, teknikariak eta bi elkarteetan antolatutako pertsonak. Bitarrak ez diren 30 pertsona. Mahai Iraunkorreko kide diren 13 gizon, kazetariak eta legebiltzarreko aholkulariak.

 

Emaitzak:

E1. Gutxienez 75 feministaren eta trans emakumeren gaitasunak indartu dira, beren sexu- eta ugalketa-eskubideak baliatu eta defendatzeko aukera izan dezaten.

E2. Mahai Iraunkorraren eta CMDL, CONCAVIS eta ASPIDH erakundeen Legebiltzarrean eragiteko gaitasuna hobetu da, non Genero Nortasunari buruzko Legea eta Giza Eskubideen emakume defendatzaileen babes integralari buruzko Legea aztertzen ari diren, elkarrizketa informatu bat sustatuz, esperientziak elkartrukatuz eta giza eskubideen erakundeen gomendioen aurrerapenaren berri ematen duen informazioa sortuz.

E3. Trans emakumeen eta Giza Eskubideen emakume defendatzaileen eskubideen urraketari dagokionez herritarren eta Legebiltzarraren aurrean eragin soziala eta politikoa gauzatzeko tresnak landu eta garatu dira.

Finantzaketa:

Donostiako Udala 46.955,76 €

Toki-ekarpena:  16.727,27 €

Proiektuaren Aurrekontu Totala: 63.683,03 €

 

Egikaritzea: 2020-2021

 

Lankidea: Colectiva Feminista para el Desarrollo + CONCAVIS