Tokiko Erakundeak
CEIBA (Komunitatea Sustatzeko eta Garatzeko Elkartea) CEIBAk 20 urte baino gehiago daramatza pobrezia sortzen duten arrazoien murrizketan lagunduz, tokiko ahalduntzea sustatuz eta ekintza berritzailea ezarriz, eskubideetan eta garapen iraunkorra, ekitatiboa eta barne-hartzailea sustatzeko estrategia integralen esparruan, zuzeneko akonpainamendu tekniko eta politikoaren bidez inplementatuz liderrak, komunitateak eta tokiko, eskualdeko eta nazioko erakundeak. Lau lan-ardatz lehenetsi dira horretarako, honako hauen aldeko lana eginez: 1.- Tokiko erakundea sendotzea eta haren ahalduntze sozial, politiko, ekonomiko eta kulturala; 2.- Elikadura-subiranotasuna; 3.- Ingurumena, Lurra eta Lurraldea; 4.- Liderren eta erakundeko langile tekniko eta politikoen prestakuntza estrategikoa. |
![]() |
||
CMS (Suchitotoko Emakumeen Kontzertazioa)
Suchitotoko Emakumeen Kontzertazioaren eta Mugen Gainetik erakundearen arteko harremana San Vicente departamenduko Tecoluca udalerriko Micro eskualdean Unión de Mujeres (CFSk sortutakoa) elkarteko kide den erakunde batekin Mugen Gainetik erakundeak duen harremanean oinarrituta sortu zen. Mugen Gainetik erakundearen Plan Estrategikoaren barruan dago gizon eta emakumeen arteko desparekotasuna desagertzearen alde egitea, eta hori erabat uztartzen da Suchitotoko udalerrian CMSk garatutako lanarekin.
Suchitotoko udalerriko emakumeen erakundeen elkargune bat da CMS, bere integrazio-prozesua herrialdean gatazka armatua amaitu zen garaietan hasi zuena. 1991. urteaz geroztik, udalerriko emakumeen bizi-baldintzak hobetzearen alde lan egin du CMSk, emakumeak baztertzen dituzten desparekotasun-harremanak zalantzan jartzearekin lotutako ekintzetan inplikatu da, udalerrian dauden elkarte guztien ahaleginak batzearen eta gehitzearen bidez, koordinatzeko eta ahalegin erkide batetik eragiteko: emakumeen batasunaren eta ahalduntze indibidual eta kolektiboaren alde lan egitea Suchitotoko udalerrian.
|
![]() |
|
IM-Defensoras (Iniciativa Mesoamericana de Mujeres Defensoras de Derechos Humanos)
2010. urtean hasi zuen bere lana, Erdialdeko Amerikan giza eskubideen emakumezko defendatzaileen aurka gertatzen ari zen indarkeriaren gehikuntzari erantzun integrala eta eskualde horri lotutakoa emateko. Erakunde eta mugimendu sozialetan parte hartzen duten emakumezko defendatzaileak indartu eta lotu nahi ditu babes- eta elkartasun-sareak indartzeko beren artean eta giza eskubideen alde egiten duten lanaren agerikotasuna, errekonozimendua eta inpaktua gehitzea.
IM-Defensoras elkartea hainbat erakundek osatzen dute, hala nola JASS-Mesoamérica, Consorcio para el Diálogo Parlamentario y la Equidad Oaxaca (México), UDEFEGUA-Unidad de Protección de Defensoras y Defensores de Derechos Humanos de Guatemala, La Colectiva Feminista para el Desarrollo Local (El Salvador), AWID-Asociación por los Derechos de las Mujeres en el Desarrollo, FCAM-Fondo Centroamericano de las Mujeres (Guatemala) eta Hondurasko, Mexikoko, Guatemalako, Salvadorko eta Nikaraguako Redes Nacionales de Defensoras erakundeek, guztira giza eskubideen 691 emakume defendatzaile baino gehiago artikulatuta.
|
![]() |
|
ADAM (Nekazaritza eta Enpresa Garapeneko Elkartea)
Mugen Gainetik erakundea 1994. urtean sortu zenetik ari da lanean Guatemalan giza eskubideen defentsan eta sustapenean. Esparru horretan, bake-akordioak sinatu eta biztanleria bere herrixketara itzuli zenetik, garapen integrala sustatzen saiatu da, jatorrizko biztanleen eskubideak bermatzea ardatz gisa hartuta. Guatemalako erakunde baten laguntza bilatzen hasi zen 2011. urtearen hasiera-aldera
Mugen Gainetik erakundea, produkzio-prozesuetarako eta merkatuetara sartzeko prozesuak babesteko prest zegoen erakunde baten bila. Orduz geroztik bideratu zuen baterako proiektu bat ADAM erakundearekin, landa-arloaren garapen jasangarriari laguntzeko funtsezko helburuarekin sortutako proiektu bat; produzitzaile txikien taldeei arreta eskaintzeko hainbat programaren bidez, produkzio-gaietan, tokiko, eskualdeko eta nazioarteko merkatuetara sartzeko gaietan eta talde horien antolamendu-prozesuak sendotzeko gaietan.
|
![]() |
|
CDIMA, Asociación del Centro de Desarrollo Integral de la Mujer Aymara “Amuyt’a”
Aymara emakumeen erakundea da, eta bere ahalduntzea sustatzen du, beren eskubideak gauzatzeko, beren nortasun kulturala berresteko eta herrialdeko egitura sozial, politiko eta ekonomikoak eraldatzeko proposamenak sortzeko. Aymara emakumeen eta gazteen parte-hartze aktiboa du, eragin nazionala duten tokiko, udaleko eta saileko botere publikoko guneetan. CDIMA, 1989ko irailaren 5ean sortua.
|
![]() |
|
ANAP
ANAP Nekazari Txikien Elkarte Nazionala izaera sozialeko erakundea da, Kubako laborarien interesak ordezkatzen eta haien eskubideak bete daitezela zaintzen duena. 1961eko maiatzaren 17an sortu zen, 1959ko Nekazaritza Erreformaren Lehenengo Legearen bigarren urteurrenean.
Uharteko laborariak antolatzea eta orientatzea du helburu Kubako Iraultzaren nekazaritza-programaren egikaritzapenean, landa-ekonomia hobeto garatzeko, baita elikagaien produkzioa eta esportazioa ere, laborari horiek nekazaritza-arloko eraldaketaren partaide egitearekin batera. Bost urtean behin egiten den Biltzar bat antolatzen du, zeinean laborarien sektoreko problematikak eztabaidatzen eta aztertzen diren eta Buro Nazional bat aukeratzen den. Oinarrizko 3.500 erakunde baino gehiago dauzka, eta 200.000 kide baino gehiago. |
![]() |
|
Mugen Gainetik eta Asaunixil elkarteen arteko lehenengo harreman instituzionala 2004an hasi zen, Ixil del Quiché eskualdean (Guatemala), erresistentziako biztanle-komunitateen (CPR) zati bat Nebaj-eko udalerriko jatorrizko komunitateetara itzuli zenean eta antolatu beharraz jabetu zirenean, gobernuarekin negoziatzeko nola finkatuko ziren berriro biztanle deserrotuak eta nola beteko ziren bake-akordioak. Gaur egun, lanean ari dira ixil nekazarien eta indigenen komunitateetako emakumeek eta gizonek bizitza duina izateko duten eskubidea aldarrikatzeko, burujabetza-elikaduraren bidez, emakumeen eta gizonen arteko ekitatea sustatuta, lurrak izateko eskubidearen titulartasuna emanda, eta jatorrizko biztanleen lurraldea defendatuta. |
![]() |
|
CDMCH (Chiapasko Emakumearen Eskubideen Zentroa)Urrutiko aurrekariak ditu CDMHC Chiapasko Emakumearen Eskubideen Zentroaren eta Mugen Gainetik erakundearen arteko harremanak.Azken mendeko 80ko eta 90eko hamarkadetan, matxinatuen aurkako gerren ondorioak bizi izan zituen Erdialdeko Amerikako herritarrei laguntzeko proiektuetan uztartu ziren bi erakundeetako kideak.Biztanleria kalteberaren, indarkeriaren eta desparekotasunaren aurrean posizio solidarioak nola partekatzen dituzten adierazten digu horrek.
2008tik aurrera, Mugen Gainetik erakundearekiko hurbilketa bat egiteko asmoa izan zuen CDMCHk,eta orduz geroztik hainbat proiektu garatu dituzte batera. 2004an erregistratu zen juridikoki CDMCH, elkarte zibil gisa. Bere lehenengo etapan emakumeen eskubideen legezko defentsa juridikoa azpimarratu zuen CDMCHk, zalbalkundearekin eta atzerriko harremanekin batera.
Esperientziak oinarritzat hartuta, bigarren etapa bati ekin zion zentroak 2007. urteaz geroztik, zeinean emakumeen eskubide-urraketen prebentzioa, eta eskubideen sustatzaileen prestakuntza, eta parte-hartze aktibo eta solidarioa azpimarratzen den, baita gizonekin eta komunitateekin oro har izan beharreko lankidetza ere. Defentsako lan juridikoak izaera partizipatiboa hartu zuen ordutik aurrera, eta emakumeak berak dira, aldiz, kasurik gehienetan beren defentsaren arduradun egiten direnak CDMCHren langile espezializatuen akonpainamenduan eta gidan. CDMCH-ren webgunera joan |
![]() |
|
CECASEM
20 urte baino gehiago lanean daramatzan Boliviako erakunde bat da. Sortu zenetik, landa-arloan lan egin du CECASEMek, komunitate indigena pobretuenen garapenean lagunduz, bereziki La Paz departamenduko Larecaja probintzian. Ondoren, pertsonen salerosketaren arazoari buruzko lan-ildo baten alde egin zuen, eta horrek hirietan ere lan egitera eraman zuen erakundea, batez ere La Pazen eta El Alton.
Mugen Gainetik erakundeak CECASEMekin batera hasitako prozesuaren helburua gaitasunak sendotzea eta gaitasun horiek finkatzea da jatorrizko biztanleria laborariko emakume eta gizonengan, intzidentzia politikoan eta zaintzan, emakume eta gizon horiek eska dezaten elikadurarako eskubidea, ura baliatzeko aukera erraztea, produkzio agroekologikoa eta birbanaketa ekitatiboa xede-biztanleriako emakume eta gizonen baliabideak kontrolatzeko aukeran eta kontrolean, markatutako beste hainbat helbururen artean. CECASEM-en webgunera joan |
![]() |
|
Mugen Gainetik elkartearen Plan Estrategikoko lan-ardatzen barruan, zehatz-mehatz adierazita daude emakumeen ahalduntzea eta genero-ekimenen sustapena, ekitaterantz aurrera egin ahal izateko. Horretarako, Mugen Gainetik Tokiko Garapenerako Kolektibo Feministarekin elkartu da. El Salvadorreko erakunde horrek prozesu adostuak eta antolatuak bultzatzen ditu, emakumeen eskubideak aintzatesteko eta betetzeko. 2005ean jarri zen harremanetan Mugen Gainetik Tokiko Garapenerako Kolektibo Feministarekin (CFDL), Mugen Gainetik-ek Tecoluca udalerriko (San Vicente departamentua) Mikroeskualde Ekonomiko eta Soziala (MES) elkartearekin duen harremanaren bidez. Izan ere, Kolektiboak sortutako Emakumeen Batasuneko elkarteetako bat da MES. |
![]() |
|
Desco Programa Urbano (PUD)
Politika publiko eta lankidetza-politiketan eragiten duten proposamenak bultzatzen dituen erakundea dugu Programa Urbano de Desco erakundea. Herri-sektoreekin batera, genero-ikuspegia duten garapen-alternatibak sustatzen ditu, sektore horien bizi-kalitatea hobetzeko. Ekitatezko garapen nazional baten alde lan egiten du, jasangarria eta deszentralizatua, instituzionalitate demokratiko eta partizipatibo batean oinarrituta; gaitasun ekonomiko, sozial, politiko eta kulturalak sustatzen ditu, gizarteko talde pobretuenen posizioa hobetzen du, bere lanaren ardatz gisa emakumeen kolektiboak hartuta; herritartasuna eta gizarte zibilaren sendotzea eraikitzen ditu, eta herri-sektoreen parte-hartzea hobetzen du politikan eta merkatuan. Mugen Gainetik erakundea Programa Urbano de Desco erakundearekin batera ari da lanean Lima hiriko barruti pobretuenetan, aurrerapausoak emateko emakumeen ahalduntzea eta haien garapen-prozesuetan, baita ordezkaritza handiena duten gizarte-erakundeen ahalduntzean ere, Hego Limari gagozkiola.DESCO P.U.-ren webgunera joan |
![]() |
|
DescoSur 2005. urteaz geroztik ari da lanean Mugen Gainetik erakundea Descoko hegoko programarekin (Descosur), eta programa horren plan estrategikoan islatuta daude helburu eta emaitza produktibo, ekonomiko eta sozialak Arequipa Departamenduko zenbait probintziatarako. Lerrokatze estrategikoen garapena hartzen dute kontuan erabakiguneetako emakumeen parte-hartzea eta ahalduntzea sustatzeko. Ildo horretan, Descosur erakundeak landutako proiektuak tokiko gobernuei dagokien ekintzak biltzen dituzte (eztabaidatzeko, kontrolatzeko eta zaintzeko jardunbideak), baita erakunde sozialei eta koordinazio-mekanismoei dagozkienak ere.
Descosur erakundearekin burutu den prozesuan zehar, produkzio-erakundeen sendotzea bultzatu da; produzitzaileen maneiu agronomikoaren efizientzian hobekuntza bultzatu da; emakumeen parte-hartzea sustatu da emakume horiek rol aktiboagoa izanez esparru ekonomiko, produktibo eta sozialean; eta biztanleriaren parte-hartzea sustatu da erabakigune publikoetan, biztanleria osoaren konpromiso eta erantzunkidetasun handiagoa lortuz. DESCOSUR-en webgunera joan |
![]() |
|