Tokiko Erakundeak
- Kategoria: Entidades Locales
Centro de la Mujer Peruana Flora Tristán
Peruko erakunde feminista dugu Flora Tristán zentroa, 1979az geroztik lanean ari dena, emakumeen ahalduntzean eta garapeneko politika eta prozesuetan eragiteko helburuarekin, ekitateko eta genero-justiziako irizpide eta emaitzei erantzuteko. Bost programa ditu zentroak eta Mugen Gainetik erakundeak lagundu egiten du zentroaren Landa Garapeneko Programan Cusco eskualdean 2010. urteaz geroztik. Lan hori ondo uztartzen da Mugen Gainetik erakundeak lehenetsitako xede-biztanleriarekin, hala nola landa-biztanleria, jatorrizko populazioak, eta emakumeak eta generoa. Horrela, genero-ikuspegia indartu egiten da landa-garapeneko politiketan, eta emakumeek baliabide ekonomiko, produktibo, kultural eta sozialak baliatzeko aukera ahalbidetzen du.
Lehentasunezko bi ardatz ditu lan horrek: 1) Baliabideen sarbidea eta kontrola, bertan lurra ekitate-baldintzetan baliatzeko aukera lantzen delarik: emakumeek teknologia baliatzeko aukera, eta baliabide naturalei buruzko tokiko jakintzaren sustapena eta biodibertsitatea genero-ikuspegi batetik begiratuta. 2) Herritartasuna, landa-emakumeek herritar gisa dituzten eskubideak azpimarratuz, batez ere nortasunerako eta indarkeriarik gabeko bizitza baterako eskubidea sustatuta. Landa-liderren prestakuntza sustatzen da, eskualdeetako emakume-erakundeak sendotzera bideratutakoa. Flora Tristán-en webgunera joan |
![]() |
|