Parte hartu

Mugen Gainetik sortu zen garaian, 1994ean, Erdialdeko Amerikako herrialdeetan (Nikaragua, El Salvador, Guatemala) garapen-prozesuak laguntzen genituen, tokiko gure bazkideekin batera eta ikuspegi jasangarri eta feminista barneratuz eta justizia sozialean aurrera egitera bideratua.

Gaur ere horretan jarraitzen dugu, baina geografian zabaldu dugu gure lana, estarako Chiapas, Kuba, Peru, Bolivia, Hondura edo Kolonbiara iritsiz. 

Euskal gizartean dugun ahotsa, aldiz, murrizten joan da urtetik urtera. Ez da guk eragiteari utzi diogulako, gizartea aldatu delako baizik. Egun gizartea indibidualizatuagoa dago, iritziak sare sozialen bitartez ematen da, eta gizarte antolatua gero eta ahulagoa da. 

Horrela izanda ere, guk argi daukagu parte hartzea eta antolatzea dela gizarte kritiko, erabakitzaile eta bidezkoa osatzeko modua. Horregatik gonbidatzen zaitugu gurekin parte hartzera. 

Horretarako bide ezberdinak eskaintzen dizkizugu: izan zaitezke gure bazkide eta Mugen Gainetik-en estrategia eta erabakietan parte hartu, edo egin ditzakezu noiz behinkako ekarpen ekonomikoak, edo izan zaitezke bolondres eta zure lana eta denborarekin ekarpena egin.

Mugen Gainetik onura publikoko elkartea gara eta Gipuzkoako Foru Aldundiak gure jarduna lehentasunezkoa bezala aitortua du 2026-2029 aldirako. Hori dela eta epe honetan egiten dituzun ekarpenek zenbatekoaren %30eko kenkaria suposatzen dute PFEZ zergan .

489927223 122150444126457955 5018763075615323374 n 1