Programa Feminista LA CORRIENTE

lacorriente

La Corriente Programa Feminista Nikaraguako erakunde feminista bat da, eta modu aktiboan sustatzen du eremu publikoetako ekintza kolektiboa, emakumeen eskubideak babesteko. Berdintasuna eta bereizkeriarik eza lortzeko aldaketen aldeko ekintzak garatzen ditu, hainbat esparru konbinatuta: ikerketa, prestakuntza, hedabideak eta sormena. 2013an hasi zen Mugen Gainetik harekin lanean, genero-ekitateari buruzko ildo estrategikoari erantzuna emateko. Hala, zalantzan jarri ziren botere-harremanak; ahalduntze-estrategien bidez, gizonen eta emakumeen arteko desoreka murriztu zen; eta biztanleen esparru estrategiko eta instituzionalei heldu zitzaien. Halaber, Mugen Gainetik La Corriente erakundeari laguntzen ari zaio sexu- eta ugalketa-eskubideak sustatzen, jatorri askotako hainbat gizon eta emakume gazterekin batera (mestizoak, afro-ondorengoak, landa-eremuetakoak, Karibe kostaldekoak eta Nikaraguako Pazifikokoak).

LA CORRIENTE-ren webgunera joan