Podcastak
Basajaun elkarteko Unax Segues ElikaOn-en. Elikadura burujabetza Donostiako sukalde-komunitateetan
Bi euskal aktibistekin hitz egin dugu elikadura-subiranotasunaren inguruan, eta haiek podcast formatuan. Elkarrizketak (euskaraz) IVOOXeko ElikaON programan entzun ditzakezu.
Lehen atala entzun dezakezu jada!
Unax Segues Basajaun elkarteko kidearekin egindako elkarrizketa bat da. Basajaun elkartearen helburua da, bere web-orrian adierazten den bezala, «elikadura-subiranotasuna sustatzea, kapitalismoak eta elikagaien industrializazioak elikadurarekiko ezarritako zapalkuntza-ardatzei aurre egingo dieten egitura komunitarioak sortuz eta babestuz».
Entzun ezazu atala hemen:
Podcastak
Bigarren atalean Aspillako Nerea Arsuagak Amaia bere ahizparekin batera Andoinen aurrera daramaten barazki salmenta negozioaren atzean dauden balore eta oinarriak azaltzen dizkigu, hala nola egunorokoan aukeratu duten lanbide horren gazigozoak.
Amaia eta Nereak gurasoen baserriarekin modu ekologiko eta sostengarrian jarraitzea erabaki zuten duela urte batzuk. Ordutik hona, Donostialdeko familia asko eta askoren elikadura eta osasuna hobetu dute.
Nereak kontatzen diguna, interesgarri izateaz gain, garrantzitsua da! Entzun ezazu!
“Afektuz ureztatuta” Berria FM podcast-ean
Maider Galardik Berria FMko podcast-ean Mugen Gainetik eta Gehituekin egin duen kolaborazioaren bigarren saioa ekartzen dizuegu hemen.
Oraingoan Gehituko kide den Izei Etxeberria gonbidatu du Maiderrek bere 42. saiora.
Zientzia Politikoetan graduatua da, eta azken aldian harremanei buruzko gogoetak egiten dabil, bere begiradatik eta beregan eragina duten aldagaietatik abiatuta. Atal honetan, neurodibergentziaz eta asexualitateaz arituko gara besteak beste. Entzule batek ere deitu du eta harreman heterosexualei buruzko hausnarketa utzi digu podcastean.
“Pilula arrosa ala urdina nahi?” Berria FM podcast-ean
Berria FMko laugarren denboraldia estreinatu berri du Berriak Maider Galardiren gidaritzapean eta lehen saioetan gurekin kolaboratu du. Gure lankidetzaren bozgorailu izan da, beraz, Berria.
Honako podcast honetan Julen Gorosabel pertsona trans ez bitarraren bizipen eta gogoetak entzungo ditugu, “Pilula arrosa ala urdina nahi?” izena jarri dioten elkarrizketan.
