Borondatezko lanak

1.- Eskatzailea: Mugen Gainetik GGKE

Arloa: komunikazio saila
Profila: sare sozialen erabilpenean trebezia, arduratsua, nazioarteko berrien zalea
Tokia: Mugen Gainetik erakundeko bulego nagusia, Donostia
Egin beharrekoak: erakundeko web orrialdea eguneratu, sare sozialetan informazioa zabaldu, tokiko erakundeekin informazioa elkarbanatu…

2.- Eskatzailea: Mugen Gainetik GGKE

Arloa: komunikazio saila
Profila: kazetaria edo/eta garapenerako lankidetzan ezagutza
Tokia: Mugen Gainetik erakundeko bulego nagusia, Donostia
Egin beharrekoak: garapenerako lankidetzarekin harremana duten albisteak moldatu eta zabaldu, tokiko erakundeen eta hain jarraibideari buruz berri eman eta Mugen Gainetik elkartearen jarduna ezagutarazi.

Oharrak:

Mugen Gainetik GGKEa 1994. urtean sortu zen munduko egoera desorekatuan eraldaketak bideratzeko asmoz. Ertamerika eta hego ameriketan garapenerako lankidetzarako egitasmoak bideratzen ditu pertsona ororen duintasuna berreskuratze bidean. Elkartasuna justiziarekin uztartzea bilatzen du, hango eta hemengoak gizarte eraldaketara animatuaz.

Borondatezko lana, pertsonek bere denbora, esperientzia, ezaguera, gaitasunak eta lana eskeintzen duten giza partehartze bat bezala ulertzen du, diru ematerik gabe, zeregin solidario bat bezala. Irabazi-asmorik gabeko giza erakunde batekin lankidetzarako aukera pertsonal, libre eta altruista bat bezala.”