Komunitateko produkzio baliabideen kudeaketaren hobekuntza.

pro9 1000

Baliabide produktiboen kudeaketa komunitarioa hobetzea, betidanik La Paz departamentuko (Bolivia) Tacacoma herrian bizi izan diren emakume ekoizle indigenen nekazaritza eta abeltzaintzako garapena finkatzeko

Laburpena: Egitasmoaren helburua da betidanik Tacacoma udalerrian (La Paz) bizi izan diren 27 nekazari-komunitate indigenetako ekoizle txikien gaitasun produktiboa eta kudeaketa-gaitasuna hobetzea, komunitate horietako familiak (% 60,5) muturreko pobrezian bizi baitira. Egitasmoak bi jardun-ildo nagusi ditu: a) Baliabide produktiboak lortzea, kudeatzea eta modu iraunkorrean erabiltzea: ureztatze-sistema eraikitzea, nekazaritzako terrazak egokitzea, agroekologia aplikatzea, ur-sorburuak babestea, etab.; b) Eragina izatea nekazaritza-ekoizpenaren aldeko politika publikoetan, alegia, nekazaritza-ekoizle txikiek udal-politika publikoak kudeatzen eta prestatzen parte hartzea edo eragina izatea.

Helburuko populazioa: Guztira 941 nekazaritza-ekoizle txiki, 459 emakume eta 482 gizon; guztiak ere egitasmoaren jardun-esparruko 27 komunitateetakoak. Aymara etniakoak dira, eta jatorrizko herritzat edo indigenatzat dute beren burua.

Emaitzak:

1. Emaitza: Kudeaketa komunitarioa ezarri da, baliabide produktiboak (lurra eta ura) eskuratzeko eta modu iraunkorrean erabili ahal izateko egoki diren teknologiak ezartzeko, administratzeko, erabiltzeko eta mantentzeko.
2. Emaitza: Betidanik Lomas, Ananea, Bancuni, Machacamarka, Santa Clara eta Collabamban bizi izan diren komunitate indigenek sistema bat dute nekazaritza-partzelak ureztatzeko.
3. Emaitza: 45º baino gehiagoko maldetan dauden lurrak nekazaritzarako berreskuratzeko ohitura egokiak ezarri dira.
4. Emaitza: Komunitateetako nekazaritza-sustatzaileek ahalmena dute estatu boliviarrak udalerriei ezarritako politika publikoetan elikagaietarako eskubidea errespeta dadila eskatzeko.
5. Emaitza: Nekazari indigenen jatorrizko komunitateak udal politika publikoetan eragina izateko gaitu dira.

Finantziazioa:

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia: 327.525,88€
Bertakoen ekarpena: 188.631,77€

Gauzatze-aldia: 2011-2014