
Antolatutako eta ahaldundutako emakume nekazari indigenek ekintza politikoak, gizarte-mobilizazioa eta salaketa publikoak sustatu dituzte Chiapasen emakumeen eskubideak bete daitezela eskatzeko
Laburpena: Chiapaseko komunitate marjinalak ingurumen-, elikadura-, ekonomia-, balio- eta erakundeekiko sinesgarritasun-krisi larria bizi izaten ari dira.Natura-baliabideen –baso-, mehatze- eta ur-baliabideak– gehiegizko ustiakuntzan, lur- eta lurralde-gabetzeetan, nekazari-bizimoduaren desegituraketan eta oinarrizko produktuen prezioen garestitzean eta langabezian islatzen dira horren arrazoiak, eta sektore askotara hedatzen ari dira pobrezia, bazterkeria eta marjinazioa.
Gainera, emakumeen genero-egoerak beren bizitzak eta gorputzak zeharkatzen dituzten marjinazioa eta mendekotasuna eragiten du Chiapasen –genero-, etnia- eta adin-desberdintasunak eta beste batzuk sakontzen dituen egiturazko indarkeriaren testuinguruan–.
Testuinguru horren barruan, bost ekintza-ildo estrategiko planteatzen dugu:
– Emakumeen kolektiboak indartzea eta biztanleria sentsibilizatzea, emakumeek bizimodu duina izateko duten eskubidea sustatzeko eta exijitzeko.
– Emakumeen kolektiboak antolatzea, haien gorputzarengan eta lurraldean erabiltzen duten indarkeriaren aurrean politikoki Sare gisa eragiteko
– Modu kolektiboan eraikitzea elikadura-burujabetzaren aldeko jakintza eta borroka politikoa.
– Defentsa parte-hartzailea sustatzea, emakumeak bortxatu eta haien eskubideak urratzen dituzten diskriminazioa eta bazterkeria salatuz eta agerian jarriz.
– Eta hainbat eragile eta espaziotan eragitea (tokikoak, nazio-mailakoak eta nazioarte-mailakoak), emakumeak mendean hartzen eta bortxatzen dituzten jardunbideak eraldatzeko auzi estrategikoaren bitartez.
Xede-biztanleria:Proiektu horren barruan, gaitasunak, antolamendua, mobilizazioa, eragina, agroekologia eta defentsa indartzeko jarduerak egingo dira Iparraldeko, Goiko Eremuko eta Ekialdeko Eremuko 12 komunitatetako emakume, gizon eta agintariekin; guztira, 1.075 lagun egongo dira zuzenean inplikatuta.
| XEDE-BIZTANLERIA | Emakume kopurua | Gizon kopurua | Pertsona kopurua, guztira |
| Jardueretan parte hartzen duten tzelal, chol eta kanjobal etnietako komunitate indigena eta/edo nekazari-komunitateetako emakumeak eta gizonak | 500 | 300 | 800 |
| Prestatzen ari diren eta Kolektiboetako emakume-taldeak | 120 | 120 | |
| Komunitateetako agintariak | 15 | 60 | 75 |
| Arreta juridikoa jasoko duten emakumeak | 60 | 60 | |
| CDMCHko langileak | 16 | 4 | 20 |
| GUZTIRA | 711 | 364 | 1.075 |
Aipatzekoa da, bestalde, aipatutako 12 komunitateetako biztanle guztiek hartuko dutela parte zeharka proiektu horretan, ahalduntze-prozesu indibidualek eta taldekakoek duten efektu biderkatzaileari eta zabalkunderako eta sentsibilizatzeko egingo diren jarduerei esker.Guztira, 13.025 lagunekoa da biztanle kopuru osoa; horietatik 6.851 emakumeak dira, eta 6.174 gizonak.
Emaitzak:
1.E:Iparraldeko, Goiko Eremuko eta Mugako eskualdeetako 12 komunitatetako emakume nekazari indigenak beren gaitasunak indartzen eta antolamendu-, gizarte-, politika- eta lege-mailan ahalduntzen ari dira, eta emakumeen eta lurraldearen aurka erabiltzen den indarkeria indibidualaren eta kolektiboaren prebentzioa eta salaketa sustatzen dute.
2.E:Antolatutako emakumeak politikoki antolatzen dira eta parte hartzen dute, beren eskubideak baliatzeko eta defendatzeko.
3.E:Kolektiboetako emakumeek eta beren familiek agroekologiaren eta lurraldearen defentsarako ekintza politikoen, jasangarritasun ekologikoaren eta bizitzaren iraunkortasunaren bitartez elikadura-burujabetza izateko duten eskubidea sustatzen dute.
4.E:Kolektiboetako emakumeek politikan eragiten dute, beren eskubideak aldarrikatuz, eta beren gorputzen, eskubideen eta lurraldearen aurka erabiltzen den indarkeria indibiduala eta kolektiboa salatzen dute.
Finantzaketa:
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia: 506.293,52 €
Tokiko ekarpena: 181.059,16 €
AECID: 1.564,47 €
Proiektuaren aurrekontu osoa: 688.917,15 €
Egikaritzea: 2017-2019
Lankidea: CDMCH (Centro de Derechos de la Mujer de Chiapas)
