Desco Programa Urbano (PUD)

desco

Politika publiko eta lankidetza-politiketan eragiten duten proposamenak bultzatzen dituen erakundea dugu Programa Urbano de Desco erakundea. Herri-sektoreekin batera, genero-ikuspegia duten garapen-alternatibak sustatzen ditu, sektore horien bizi-kalitatea hobetzeko. Ekitatezko garapen nazional baten alde lan egiten du, jasangarria eta deszentralizatua, instituzionalitate demokratiko eta partizipatibo batean oinarrituta; gaitasun ekonomiko, sozial, politiko eta kulturalak sustatzen ditu, gizarteko talde pobretuenen posizioa hobetzen du, bere lanaren ardatz gisa emakumeen kolektiboak hartuta; herritartasuna eta gizarte zibilaren sendotzea eraikitzen ditu, eta herri-sektoreen parte-hartzea hobetzen du politikan eta merkatuan.

Mugen Gainetik erakundea Programa Urbano de Desco erakundearekin batera ari da lanean Lima hiriko barruti pobretuenetan, aurrerapausoak emateko emakumeen ahalduntzea eta haien garapen-prozesuetan, baita ordezkaritza handiena duten gizarte-erakundeen ahalduntzean ere, Hego Limari gagozkiola.

DESCO P.U.-ren webgunera joan