Cuscoko (Peru) landa-emakume ekoizle ahaldunduek aldaketak

Cuscoko (Peru) landa-emakume ekoizle ahaldunduek aldaketak

Cuscoko (Peru) landa-emakume ekoizle ahaldunduek aldaketak eragin dituzte beren komunitateetan, jasangarritasunaren eta beren eskubideen alde, larrialdi klimatikoari eta sanitarioari aurre eginez.

Laburpena: Proiektuak Cuscoko (Peru) nekazaritza ekologikoko ekoizle diren landa-eremuko emakumeen ahalduntze tekniko, produktibo eta soziala sendotuko du, klima-aldaketari, larrialdi sanitarioari, genero-desparekotasunari eta elikadura- eta ur-segurtasunik ezaren arriskuari aurre egiteko banakako eta taldeko erantzun-gaitasuna sendotuz; halaber, nekazari-komunitateetan, tokiko udalerrietan eta Cuscoko eskualdeko gobernuan erabakiak hartzeko instantzietan duten parte-hartzea eta lidergoa indartuko du, haien behar eta eskariei erantzungo dieten politikak eta neurriak ezar ditzaten.


Emakumeen ekonomia-autonomiari lagunduko dioten estrategia jasangarriekin, nekazaritza ekologikoaren ekoizpena hobetuta eta ekonomia-ekoizpen unitateen kudeaketan lidergoa hartuta, haien erakundetik politikoki eraginda, maskulinitate berriak sustatuta, eta tokiko eta eskualdeko agintarien sentsibilizatu eta gaituta; emakume ekoizleek genero-posizioa hobetu dute eta, 2030 Agendaren espirituari jarraikiz, haien komunitateetan garapen jasangarria ekitatez lortzen, indarkeriarik gabeko bizimodua izaten eta elikagaien arloko segurtasuna eta subiranotasuna lortzen lagunduko dute.

Xede-biztanleriaGuztira 1.230 pertsonarekin lan egiten da; 862 emakume eta 368 gizon dira, Cuscoko departamentuko 6 komunitatetako ekoizleak. Zehazki, Andahuaylillas, Cusipata, Huaro, Oropesa, Quiquijana eta Urcos barrutietako komunitateak dira.

Emaitzak:

1E. Nekazaritza Ekologikoko Eskolan trebatutako 100 emakumezko lider, gaitasun tekniko-produktiboak eta sozialak egiaztatuta dituztenak, nekazaritza ekologikoko hezitzaile-rolean sendotu dira beren parekideen aurrean, eta, aldi berean, beren barrutietan garapen jasangarria eta emakumeek indarkeriarik gabeko bizitza izateko eskubideak defendatzen dituzte.

2E. Nekazaritza Ekologikoko Eskolako emakumezko liderrek ekoizpen-unitate jasangarriak kudeatzen dituzte, eta, aldi berean, merkatuetan duten presentzia sendotu dute Pacharuru markarekin, eta ekimen berriak garatu dituzte 4 balio-kateren inguruan, beren diru-sarrerak eta autonomia ekonomikoa areagotzeko.

3E. Esku-hartze eremuko nekazari-komunitateetako ekoizleek Nekazaritzako Jardunbide Egokiak (NJE) ezartzen dituzte beren ekoizpen-unitateetan, eta, aldi berean, baliabide hidrikoa ekitatez kudeatzeko teknika jasangarriak erabiltzen dituzte, maskulinotasun berrietatik ekitatez bizimodu onaren aldeko apustua egiten duten gizonen parte-hartzearekin.

4E. Eskualdeko Gobernua, udalak eta nekazari-komunitateak sentsibilizatuta daude eta erakunde-gaitasun hobeak dituzte Quispicanchiko landa-eremuko emakume ekoizleen Eskubideen Agendan jasotako proposamenei erantzuteko eta horiek ezartzeko.

mejores capacidades institucionales para atender e implementar las propuestas recogidas en la Agenda de Derechos de las mujeres productoras rurales de Quispicanchi

Finantzaketa:

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia: 574.383,37€

Toki-ekarpena:  387.761,75€

Proiektuaren aurrekontu totala: 962.145,12€

Egikaritzea: 2021-2023

Tokiko Erakundea: Centro de la Mujer Peruana Flora Tristán