Emakume bakar bat ere gutxiago ez Hego Liman eta Cercadon: Genero…

Emakume bakar bat ere gutxiago ez Hego Liman eta Cercadon: Genero...

Emakume bakar bat ere gutxiago ez Hego Liman eta Cercadon: Genero-indarkeriaren prebentzioa eta eskubide ekonomiko, sozial, kultural eta ingurumen-arlokoen sustapena

Laburpena: Emakumeen eskubide ekonomiko, sozial, kultural eta ingurumen-arlokoen sustapenean lan egin nahi dugu proiektu honekin, baita genero-indarkeriaren prebentzioan ere Hego Limako lau barrutitan (San Juan de Miraflores, Villa El Salvador, Villa Maria del Triunfo eta Lurín) eta Limako Cercadon. Honako hauen bidez egin nahi da hori:

a) Genero-indarkeriako egoerak gainditu dituzten emakume lider sozialen ahalduntzea, komunitate-sustatzaile gisa, parte-hartze gaikuntzaren bidez eskubide sozial, kultural, ekonomiko eta ingurumen-arlokoetan, baita genero-indarkeriaren prebentzioan ere.

b) Erreplika-lana eskola publikoetako nerabeekin (emakumeak eta gizonak) gaituak eta ahaldunduak izan diren emakumezko kide sustatzaileen bidez, eta funtzionarioen eta udal-langileen (emakumeak eta gizonak) gaitasunen garapena.

c) Sentsibilizazioa eskubide sozial, kultural, ekonomiko eta ingurumen-arlokoak sustatzen dituen komunikazio-kanpaina baten bidez, eta, halaber, Hego Limako genero-indarkeriaren arazoa ageriko egingo duena, eta informazioa eta teknologia zabalduko duena indarkeria-kasuetako arreta-kanalari buruz.

Xede-biztanleria: 240 emakumek pairatu dute genero-indarkeria (emakume horietatik 40 erakunde sozialetako kide dira eta Emakumearen Agenda Politikoa bultzatzen dute); 1.000 ikasle (500 emakume eta 500 gizon), eskola publikoetako 100 irakasle; eta toki-gobernuetako 50 agintari (25 gizon eta 25 emakume). Guztira, 1.390 pertsona (815 emakume eta 575 gizon)

Emaitzak:

E1: Indarkeriaren biktima izan diren eta Hego Limako 4 barrutitako Emakumeen Agenda Politikoa bultzatzen duten erakunde sozialetako kide diren 240 emakumek beren gaitasunak sendotu dituzte eta beste emakume batzuei, toki-gobernuetako agintariei eta 50 eskola publikotako ikasleei informazioa emateko, sentsibilizatzeko eta orientatzeko erremintak dauzkate emakumeen eskubideen sustapenean eta genero-indarkeriaren prebentzioan.

E2: Hego Limako 50 eskola publikotako 1.000 ikaslek (500 emakume eta 500 gizon) eta 100 irakaslek ezagutzak eskuratu dituzte eta trebetasunak dituzte identifikatzeko, prebenitzeko eta jarduteko beren eskoletako genero-indarkeriako kasuetan.

E3: Hego Limako 10.000 lagunek (5.000 emakume eta 5.000 gizon) informazioa jaso dute eta sare sozialen bidez elkarrekin aritzen dira emakumeen eskubide sozial, politiko, kultural eta ingurumen-arlokoei buruz, genero-indarkeria eskolan, etxean eta hirian prebenitzeko moduari buruz.

Finantzaketa:

Gipuzkoako Foru Aldundia: 119.575,50€
Toki-ekarpena:  11.388,89€
Proiektuaren aurrekontu totala: 130.964,39€

Egikaritzapena: 2019-2020

Kontrapartea: DESCO Hiri Programa