
Laburpena: Proiektu hau prozesu baten barruan sartzen da, eta prozesu horren helburuak dira, besteak beste, giza eskubideak sustatzea eta bermatzea, parte-hartze aktiboa sustatzea, elkarteak indartzea eta hainbat ikastetxetako irakasleak eta ikasleak aniztasun afektibo-sexualaren eta genero-identitatearen inguruan prestatzea eta sentsibilizatzea.
Horretarako, prestakuntzako eta sentsibilizazioko tresna berritzaileak landuz, Donostiako ikastetxeetako irakasleek eta ikasleek pertsona guztien aniztasun afektibo-sexualarekiko eta genero-identitatearekiko errespetua lantzea, barneratzea, naturalizatzea eta horretan prestatzea lortu nahi da. Irakasleek biderkatzaile-eginkizuna betetzen dutenez, pertsona askok jasoko dute prestakuntza, eta horrek jasangarritasuna ematen dio prozesuari.
Donostiako herritarrak, oro har, sentsibilizatzeko ekintzak eta jarduerak ere sartzen dira; izan ere, garrantzitsua baita gizartean eragitea eta berau mugiaraztea, baldin eta Donostiako gizartea bidezkoagoa eta ekitatiboa izatea nahi badugu.
Xede-biztanleria: Donostiako 3 ikastetxetako irakasleak eta ikasleak (DBHko 4. mailan dauden 15-16 urteko gazteak eta LH edo OHOko 4. mailan dauden 10-11 urteko haurrak).
Guztira, 175 pertsona: 88 emakume eta 87 gizon; horietatik emakumezkoak dira 81 ikasle eta 7 irakasle, eta gizonezkoak, berriz, 85 ikasle eta 2 irakasle.
Emaitzak:
- 1E. Eskoletan aniztasun afektibo-sexuala eta genero-identitatea lantzeko hezkuntza-tresna berritzaileak landu eta partekatu dira.
- 2E. Donostiako 3 ikastetxetako 9 irakaslek (7 emakume eta 2 gizon) eta 166 ikaslek (81 neska eta 85 mutil) prestakuntza jaso dute eta beren ikasgeletan aniztasun afektibo-sexuala eta genero-identitatea lantzeko tresnak eskuratu dituzte.
- 3E. Donostiako herritarrak eta tokiko erakunde publikoak sentsibilizatu dira –ikuspegi tokiko-global batetik begiratuta– Erdialdeko Amerikako eta Euskadiko LGTBI+ kolektiboaren errealitatearen gainean.
Finantzaketa:
Donostiako Udala: 29.742,08 €
Toki-ekarpena: 26.783,00 €
Proiektuaren Aurrekontu Totala: 56.525,08€
Egikaritzea: 2022
