|
Sexu-Generoaz hausnartzen, narratiba grafikoaren bidez 4 saiotan zehar – 2 ordukoa bakoitza –, sexu-generoaren kontzeptua komikia- eta marrazketaren bidez lantzen ikasiko dugu. Narrazio grafiko txikiak egitea ahalbidetuko duten gaitasunak eskaini nahi dira, norberaren bizipenen edo ezagututako beste bizipenen bidez, parte-hartzaile bakoitzaren sexu-genero kontzeptuarekin lotutako gatazken ideia eta ebazpen berriak garatzeko.
1.Saioa: Komikiaren ikuspegi historikoa – Narrazio mota. Egile berriak. Egile erreferenteak. 2.Saioa: Narrazio patriarkala – emakumeen kultura-erreferentziarik eza eta emakumeen istorioei garrantzirik ez ematea agerian uzten laguntzen diguten ariketak. (Ez da beharrezkoa marrazten jakitea – erraztasun-ariketak hautatutako tresnekin. Adibide praktikoak.) 3.Saioa: Barne-narrazioa – gure errealitatea eta istorioa ateratzeko ariketak, zer konta dezakegun geure buruaz eta nola islatu. 4.Saioa: “Emaiozu buelta” kontzeptua. Amaiera alternatiboak.
Data: Asteartea, maiatzak 9, 16, 23 eta 30 Ordua: de 19:00 a 21:00 Tokia: Gehituren Egoitzan (Kolon pasealekua 50, Gros- Donostia)
IZENA EMAN (Ez da beharrezkoa marrazten jakitea)
|
|

