Sublime filmaren emanaldiak eta hitzaldi-solasaldia

Irailak 21 ERRENTERIAN, 22 IRUNEN eta 24 DEBAN

“Sublime” filmaren emanaldiak eta hitzaldi-solasaldia

 

Ostegun, Ostiral eta Igandean, Sebastiane Latino Sariaren iazko irabazlea, argentinako SUBLIME filma, DOAN, Orereta, Irun eta Deban.

Irailak 21, osteguna, 20:00, Niessen zinemak, Errenteria

Irailak 22, ostirala, 18:00, Amaia Kultura Zentroa, Irun

Irailak 24, igandea, 19:00, Kultur elkarteaDeba


Proiekzioaren ondoren, Alirio Peña LGTBI+ aktibistaren testigantza jasoko dugu. Aliriok Argentinako LGTBI+ kolektiboko pertsonen errealitatea gertutik ezagutzen du eta urte askotan zinemaren bidez eta LGTBI+ jaialdien programatzaile lanaren bidez kolektiboaren eskubideen aldeko borroka ikusarazten du.


Zinema, gizartea eraldatzeko tresna gisa, ezkutuko edo ikusezin bihurtutako errealitateetara hurbiltzeko aukera ematen digulako.

 

Animatu!