“Ekin! aldaketaren alde”: genero-indarkeria, dibertsitate sexuala eta ingurumenaren jasangarritasuna Bizkaiko ikasleek sortutako film laburretan

“Ekin! aldaketaren alde” proiektuaren baitan, ikasturtean bertan, ingurumenari, generoari eta dibertsitate sexualari buruzko ikus-entzunezko eta sentsibilizazioko tailerrak egin dira Bizkaiko zenbait ikastetxetan. Emaitzak ezin hobeak izan dira!

(h)ari komunikazioko kooperatibaren laguntzaz, 2024ko irailetik 2025eko ekainera arte, ikus-entzunezko eta sentsibilizazioko tresnei buruzko prestakuntzak antolatu dira Getxoko, Santurtziko eta Trapagarango zenbait ikastetxetan.

“Ekin! aldaketaren alde”: genero-indarkeria, dibertsitate sexuala eta ingurumenaren jasangarritasuna Bizkaiko ikasleek sortutako film laburretan
“Ekin! aldaketaren alde”: genero-indarkeria, dibertsitate sexuala eta ingurumenaren jasangarritasuna Bizkaiko ikasleek sortutako film laburretan
“Ekin! aldaketaren alde”: genero-indarkeria, dibertsitate sexuala eta ingurumenaren jasangarritasuna Bizkaiko ikasleek sortutako film laburretan
“Ekin! aldaketaren alde”: genero-indarkeria, dibertsitate sexuala eta ingurumenaren jasangarritasuna Bizkaiko ikasleek sortutako film laburretan
“Ekin! aldaketaren alde”: genero-indarkeria, dibertsitate sexuala eta ingurumenaren jasangarritasuna Bizkaiko ikasleek sortutako film laburretan
“Ekin! aldaketaren alde”: genero-indarkeria, dibertsitate sexuala eta ingurumenaren jasangarritasuna Bizkaiko ikasleek sortutako film laburretan

Zenbait saiotan, ikasleek ikus-entzunezko piezak egiteko oinarriak ikasi dituzte: gidoia, elementu teknikoak, ikus-entzunezko lengoaia, filmaketa… Era berean, generoarekin, dibertsitate sexualarekin eta ingurumenaren jasangarritasunarekin lotutako gaiei buruz ere hausnartu dute tokian-tokian nahiz proiektuko herrialde bazkidea den Perun.

Prozesuaren ondorioz, tailer bakoitzean, zenbait film labur grabatu dira. Ostean, Nagusiak – Bizkaiko Adinekoen eta Erretiratuen Elkarteko kideek lanak baloratu eta zenbait sari eman dizkiete.

 Haietako batzuk ikusi ahal izango dituzu hemen. Krispetak prestatu!

 

Genero berdintasunari buruzko dokuak

Ingurumenari buruzko dokuak

Aniztasun sexualari buruzko dokuak