“Ekin! aldaketaren alde” proiektuaren baitan, ikasturtean bertan, ingurumenari, generoari eta dibertsitate sexualari buruzko ikus-entzunezko eta sentsibilizazioko tailerrak egin dira Bizkaiko zenbait ikastetxetan. Emaitzak ezin hobeak izan dira!
(h)ari komunikazioko kooperatibaren laguntzaz, 2024ko irailetik 2025eko ekainera arte, ikus-entzunezko eta sentsibilizazioko tresnei buruzko prestakuntzak antolatu dira Getxoko, Santurtziko eta Trapagarango zenbait ikastetxetan.
Zenbait saiotan, ikasleek ikus-entzunezko piezak egiteko oinarriak ikasi dituzte: gidoia, elementu teknikoak, ikus-entzunezko lengoaia, filmaketa… Era berean, generoarekin, dibertsitate sexualarekin eta ingurumenaren jasangarritasunarekin lotutako gaiei buruz ere hausnartu dute tokian-tokian nahiz proiektuko herrialde bazkidea den Perun.
Prozesuaren ondorioz, tailer bakoitzean, zenbait film labur grabatu dira. Ostean, Nagusiak – Bizkaiko Adinekoen eta Erretiratuen Elkarteko kideek lanak baloratu eta zenbait sari eman dizkiete.
Haietako batzuk ikusi ahal izango dituzu hemen. Krispetak prestatu!
