Argitaratu dugu “Eskoletako elikadura transformatzen” gida

Pasa den astean jaso ditugu gure egoitzan burututako azken argitalpena. 

Bere zatirik handienean Labore Oarso elkarteko koordinatzailea den Itsaso Larretxea Alvarezek idatzi duen gida hau Donostiako Udalak lagundutako “Donostiako eskola-jangelak elikadura burujabetza eredurantz” proiektuaren muina da.

Donostiako eskoletara bidalitako aleetan ikastetxeetako profesionalek eskola-jangeletan elikadura burujabetzak iradokitako metodoak erabiltzeak planetaren, ingurunearen eta pertsonen osasunean duen berebiziko garrantzia ulertu ahalko dute.

Gure ume eta gazteen kontsumo ohiturak, baloreak eta osasuna eraldatzeko ia ezinbestekoa da ikastetxeetako jangeletan jaten dituzten jakiak bertakoak, freskoak eta ekologikoak izan daitezen, eta ondo adierazten da horren oinarria sortu dugun gida berri honetan.

Bertan erakusten dugu gainera gure inguruan arrakastaz burutu diren hainbat esperientzia, horrela helburua iristezina ez dela baieztatuz.

Paperezko aleak Donostiako ikastetxeetara bidali ditugu, baina…Online formatuan ere irakurri dezakezu irudian sakatuz.

Ez galdu aukera!  

Argitaratu dugu "Eskoletako elikadura transformatzen" gida