Izendatzen ez dena, ez da defendatzen: horrela egiten dugu lan sexu- eta genero-aniztasunaren alde, Euskadi eta Latinoamerikan

Ideia sinple bat dago guretzat estrategikoa den lan-ildo honen atzean: eskubide bat defendatu aurretik, izendatu egin behar da. Eta izendatu aurretik, lotsatzeari utzi behar zaio, tabu izateari, elkarrizketatik kanpo egoteari. Hori da 2014tik Euskadiren eta Latinoamerikaren artean garatu ditugun prozesuen helburua: sexu- eta genero-aniztasunari buruz desestigmatizazioa, prestakuntza eta sentsibilizatzea sustatzea.

Lan-ildoa lau frontetan mugitzen da. Lehenengoak zuzenean begiratzen die LGTBIQ+ pertsonei: haien nortasuna eta ikusgarritasuna indartzea bilatzen du, eta erakunde publikoen aurrean presioa egitea, trans emakumeek, adibidez, bidezko lan-aukera izan ditzaten — gaur egun, oraindik ere, ez da araua hemen eta are gehiago Latinoamerikan.

Bigarren frontea ikasgeletan sartzen da. Euskal ikastetxeetako irakasle, ikasle eta hezkidetza-arduradunek aniztasun afektibo-sexualari eta genero-identitateari modu naturalean, itzulingururik eta deserosotasunik gabe, heltzeko prestakuntza jasotzen dute. Izan ere, askotan, eskola da neska-mutil bat desberdin sentitzen den lehen tokia, eta, era berean, lagunduta sentitzen den lehen tokia ere izan daiteke.

Hirugarren frontea zeharkakoagoa da, baina ez garrantzi gutxiagokoa: kultura erabiltzea LGTBIQ+ kolektiboaren irudi positiboa proiektatzeko tresna gisa. Kontua ez da bakarrik prestatzea edo eragitea, baita kontakizuna aldatzea ere.

Laugarrena izango litzateke, bereziki Erdialdeko Amerikan, beren eskubideak babesteko eta indarkeriatik babesteko lan egiten duten LGTBIQ+ elkarteak eta taldeak indartzea.

2014az geroztik, milaka pertsonaren bizitzan eragina izan duten dozenaka prozesu diseinatu eta lagundu ditugu arlo horretan, Euskadiko eta Latinoamerikako erakundeekin batera.

Aniztasun afektibo-sexualari eta genero-aniztasunari buruz zuk zenbat dakizun egiaztatu nahi baduzu, probatzeko modu bat proposatzen dizugu: horretarako pentsatutako online joko bat. Sartu hemen.

Gehiago jakin nahi baduzu, Trans.eus webgunean trans pertsonen testigantzak ikus ditzakezu, edo barre egin LGTBIQ+ pertsonekiko aurreiritzi sozialei buruz hitzegiten duten «Garena Gara», «Beste aldetik...» eta «Opil eta muxilen binetak» komikiekin. Horietan sartzeko, egin klik irudietan.

Komikia Garena Gara scaled qmleny20n4a2g5pels9fqcjixs94tgbrnopp3icggc
Portada comicGrande eus scaled qmlemdnp924v3jzbr3vtkqrvanz3zm3vfxkkawo2to
DOLD Portada EUS web qmlen31cdl3lt0ygmwuqy2dbc2i0rfwmjf6o9dmg5o