Moztu! “Ekin! aldaketaren alde” sentsibilizazioko eta ikus-entzunezko proiektua amaitu da Bizkaiko ikastetxeetan

Joan den uztailean gure sare-sozialetan jakinarazi genizuen lez, MUGEN GAINETIK Elkarteak Bizkaiko zenbait ikastetxetan ingurumenaren, generoaren eta dibertsitate sexualaren arloan abian jarritako ikus-entzunezko eta sentsibilizazioko prestakuntza-proiektua amaitu da.

(h)ari komunikazioko kooperatibaren laguntzaz, iazko ikasturtean hasitako proiektuari jarraipena emateko asmoz, 2025eko irailetik 2026ko ekainera arte, ikus-entzunezko eta sentsibilizazioko tresnei buruzko prestakuntzak antolatu dira. Proiektu osoan, 2024tik 2026ra arte, Santurtziko Calasanz Prestakuntza Zentro Integratuko, Trapagarango Itxaropena Ikastolako eta Getxoko Andra Mari HLHIko 11-17 urteko ehun bat ikaslek parte hartu dute.

Zenbait saiotan, ikasleek ikus-entzunezko piezak sortzeko funtsezko tresnak ikasi eta jarri dituzte abian: ideia eta gidoiaren idazketa, teknika, ikus-entzunezko lengoaia, filmaketa… Hasierako prozesuan, generoarekin, dibertsitate sexualarekin eta ingurumenaren jasangarritasunarekin lotutako gaiei buruz hausnartzeko dinamikak garatu dira tokian-tokian nahiz proiektuko herrialde bazkidea den Perun. Horrela, historiak garatzeko moduko galderak suspertu dira.

Horren ondorioz, 11-17 urteko ehun bat ikaslek taldekako 25 film labur egin dituzte generoarekin, dibertsitate sexualarekin eta ingurumenaren jasangarritasunarekin lotutako gaiei buruz. Benetako sormenaz egindako sentsibilizazioa izan da!

Film labur guztiek Nagusiak – Bizkaiko Adineko eta Erretiratuen Elkarteko kideek ebaluatutako lehiaketan parte hartu dute, eta zenbait sari eman dizkiete. Parte-hartzaile guztiek euren saria jaso dute: zine-areto hurbilenerako sarrera bat ikus-entzunezko sormena elikatzen jarraitzeko!

Egindako lanak ikusi ahal izango dituzu hemen.

  • Generoari buruzko film laburrak

  • Ingurumenaren jasangarritasunari buruzko film laburrak

  • Dibertsitate sexualari buruzko film laburrak

Esteka honetan, iazkoak ikusi ahal izango dituzu